Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

26. Osasun Biltzarra: Menpekotasunen aurrean... geure buruen jabe

5.11 Aktibitate fisikoaren eta kaltzio ahorakinaren efektua unibertsitateko ikasleen hezur dentsitatean.

Egileak: Gotzone Hervás Barbara, Idoia Zarrazquin Arizaga, Ana Rodriguez Larrad, Maddalen Gómez Fernández, Jon Sarasola Oyarzabal, Fatima Ruiz Litago

0


1 Taula. Partaideen ezaugariak. N: Populazioaren tamaina. GMI: Gorputz-masaren indizea. 2 Taula. Dentsitate minerala, aktibitate fisikoa  eta kaltzio ahorakina gizon eta emakumeetan. t student eta Ü Mann-Withney *** p<0,005

Sarrera

Hezurrak ehun biziak dira, nerabezaro bukaeran lortzen den dentsitate mineralaren maila maximoa eta hortik aurrerako desosifikazio-prozesuaren abiadura, bizi ohituren araberakoa da (1). Kaltzioa funtsezko faktorea bada ere, badaude beste eragile batzuk aintzat hartu behar direnak, hala nola jarduera fisikoa (2). Unibertsitateko ikasleak, bizitzan zehar hezur-dentsitate altuena izango duten adinean daude, baina ohiturak aldatzeko momentuan aurkitzen dira eta horrek eragina izan dezake hezur-osasunean (3).

Helburuak

Jarduera fisikoak eta kaltzio-ahorakinak, unibertsitate ikasleen hezur-dentsitatean duten eragina aztertzea.

Metodoak

Ikerketa honetan unibertsitateko 147 ikaslek hartu zuten parte, 18-20 urte bitartekoak. Duten hezur-dentsitatea, hartutako kaltzio-kantitatea eta egiten duten ariketa fisikoa neurtzeko hurrengo frogak egin ziren:
1. Dentsitometriarekin, ultrasoinuen bitartez, orpo-hezurreko dentsitatearekin erlazionatutako ezaugarri fisikoak neurtu (4).
2. Kaltzio-ahorakina International Osteoporosis Foundation erakundeak garatutako galdeketa baten bidez kalkulatu.
3. Ariketa fisikoaren azterketa IPAQ-aren bidez (Internacional Physical Activity Questionnaire) ezagutu (5).

Emaitzak

Partaideak, 18 urte inguru zituzten eta gorputz-masa indize egokia aurkezten zuten (1 Taula). Dentsitate-maila egokia da bai gizon, bai emakumeetan (2 Taula). Neurtutako dentsitate-mineralaren balioak ez zuen erlazio zuzenik aurkeztu kaltzio-ahorakina eta aktibitate fisikoaren balioekin. Ez dago ezberdintasun esanguratsurik gizon eta emakumeek ahoratutako kaltzio-kantitateen artean (3 Taula). Hala ere, bi kasuetan kaltzio-ahorakina gomendatutakoa baino gutxiago da.
Emakumeek, guztira, gizonek baino aktibitate fisiko gutxiago egiten dute (p<0,005) baita intentsitate altuko aktibitate gutxiago ere (p<0,001). Intentsitate altuko ariketa fisikoa egiten duten emakumeek Sitiffness indizea, BUA, T eta Z balio altuagoak dituzte egiten ez dutenek baino.

Ondorioak

1. Dentsitate-mineral maila maximoa espero denean, gizonek eta emakumeek dentsitate egokiak izan arren, emakumeek hezur-dentsitate baxuago izateko joera dute.
2. Kaltzio-ahorakina antzekoa da bai gizon eta emakumeetan.
3. Emakumeek egiten duten intentsitate altuko ariketa fisikoa zein guztirako ariketa fisikoa, gizonek egiten dutena baino urriagoa da.
4. Intentsitate altuko jarduerak egiten dituzten emakumeek Sitiffnes indizea, BUA,  T eta Z balio altuagoak dituzte. 

Bibliografia

1. Weaver CM, Gordon CM, Janz KF, Kalkwarf HJ, Lappe JM, Lewis R, O'Karma M, Wallace TC , Zemel BS. The National Osteoporosis Foundation's position statement on peak bone mass development and lifestyle factors: a systematic review and implementation recommendations. Osteoporos Int. (2016)
2. Julián-Almárcegui C, Gómez-Cabello A, Huybrechts I, González-Agüero A, Kaufman JM, Casajús JA, Vicente-Rodríguez G. Combined effects of interaction between physical activity and nutrition on bone health in children and adolescents: a systematic review. Nutr Rev. (2015)
3. Iglesias López MT, Cuesta Santa Teresa E, Sáez Crespo A. Comparative study of habits in students before and during the university in northwest area of Madrid. Nutr Hosp. (2014)
4. Prins SH1, Jørgensen HL, Jørgensen LV, Hassager C. Quantitative ultrasound bone measurements. Ugeskr Laeger. (2000)
5. Hagströmer M, Bergman P, De Bourdeaudhuij I, Ortega FB, Ruiz JR, Manios Y, Rey-López JP, Phillipp K, von Berlepsch J, Sjöström M; HELENA Study Group. Concurrent validity of a modified version of the International Physical Activity Questionnaire (IPAQ-A) in European adolescents: The HELENA Study. Int J Obes (2008)

Azken Berriak

OEEren Osasun Biltzarraren ahozko komunikazioen aurkezpenak ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan ahozko komunikaziopen aurkezpenak  aurkituko dituzue ondoko loturan: https://youtu.be/5-9n9WMRQFc Ahozko komunikazioak: - 01:45:37 "Heriotza eta dolu...
OEEren Osasun Biltzarraren bigarren mahai-ingurua ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan bigarren mahai-inguruan parte hartu zuten osasun-arloko profesionalen hitzaldiak aurkituko dituzue ondoko loturetan: Bigarren mahai ingurua: "Betiko gaix...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan