27. Osasun Biltzarra 2017: Aniztasuna osasunean
4.1 Fibrilazio bentrikular idiopatikoaren errezidiba berantiarra desfibriladore ezargarria jarri eta gero
Egilea: Jose Ramon Arriandiaga Bilbao
0
Fibrilazio bentrikular idiopatikoaren errezidiba berantiarra desfibriladore ezargarria jarri eta gero
Sarrera
Fibrilazio Idiopatikoa pairatu duten gaixoen pronostikoa txarra izaten da Desfibriladorerik ez bazaie jartzen. Arritmia honen berreritze handiagoa da lehenengo hilabeteetan, baina ez da ezagutzen berreritzearen intzidentzia berantiarra, hau da, desfibriladorea jarri denetik 72 hilabeteko epea amaitutakoan gertatzen dena.
Helburuak
Fibrilazio bentrikularrarra idiopatikoaren berreritzeen kronologia aztertzen dugu.
Metodoak
1995 eta 2012 urteen artean Fibrilazio Bentrikularra Idiopatikoa pairatu duten 22 paziente aztertu ziren. Guztietan arritmiaren erregistro elektrokardiografikoa lortu zen, eta kardiopatia estrukturala, alterazio genetikoa eta beste Kanalopatia batzuk (Brugada sindromea, QT luzea, QT laburra) baztertu ziren Ekokardiograma, Esfortzu Proba, Koronariografia, Erresonantzia Magnetikoa, Azterketa Elektrofisiologikoa eta Test Genetikoa eginez. Sexuari dagokionez, 10 paziente emakumezkoak ziren, batez besteko adina 42 urtekoa zen eta guztiei jarri zitzaien Desfibriladorea.
Emaitzak
Desfibriladoaren elektrokardiogramen 11 urteko jarraipena egin eta gero, talka elektriko eraginkorra pairatu duten eta berreritu diren 13 Fibrilazio Bentrikular aurkitu dira. Berreritze hauek 4 pazientengan gertatu ziren (4/22: %18), gizonenezko 1engan (1/12: %8) eta 3 emakumezkoengan (3/10: %30). Hauetatik, gizonak bi berreritze izan zituen, emakume batek 6, beste batek 3 eta hirugarrenak berreritze 1.
10 berreritze desfibriladorea jarri osteko 72 hilabeteetan gertatu ziren, eta 3 berreritze 84. eta 106. Hilabeteen artean.
Ondorioak
Arritmiaren berreritzeak pairatu zituztenen artean, kasuen %77an lehen berreritzea lehen 3 urtetan agertu zen, eta kasuen % 23an lehen berreritzea 7 urte pasa eta gero agertu zen. Honek adierazten du berreritze gehienak goiztiarrak direla baina multzo nabarmen batean berantiarrak dira.
Joera handiagoa da emakumezkoetan gizonezkoetan baino (baina gure erregistroan ez da aurkitzen ezberdintasun estatistiko esanguratsua: P=0,19).
Bibliografia
-
Post–Cardiac Arrest Mortality Is Declining
A Study of the US National Inpatient Sample 2001 to 2009
Jennifer E. Fugate, DO; Waleed Brinjikji, MD; Jay N. Mandrekar, PhD; Harry J. Cloft, MD, PhD;
Circulation, June 2012 -
Sudden CardiacDeath
VikasP.Kuriachan,MD,GlenL.Sumner,MD,and
L.BrentMitchell,MD
(CurrProblCardiol2015;40:133–200.)