Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

27. Osasun Biltzarra 2017: Aniztasuna osasunean

4.3 Transexualitate-egoeran daudenei arreta integrala emateko gida: genero-nortasunaren nahasteetako unitateak

Egileak: Naroa Martinez Zilloniz, Arantza Meabe Elorza, IƱaki Brouard Urkiaga

0


Sarrera

Transexualitatea pertsona batek bere burua identifikatzen duen sexua (sentitzen duen sexua edo sexu psikologikoa) jaiotzean genitalen arabera esleitutako sexuarekin bat ez datorrenean gertatzen den bizitzako egoera da.

Helburuak

Pertsona transexualen osasun-premiak betetzeko, 2009. urtean, Osakidetzak EAE osorako erreferentziako Genero Nortasunaren Nahasteetako Unitatea (GNNU) sortu zuen Gurutzetako Ospitalean. Diziplina anitzeko unitatea da: Psikiatria, Psikologia, Endokrinologia, Kirurgia Plastikoa eta Konpontzailea eta egoeraren arabera, beste espezialista batzuk ere sar daitezke lantaldean, hala nola, Dermatologia, Ginekologia, Urologia, Barne-medikuntza, ORL eta Errehabilitazioa.

Metodoak

Osasun-arloko ikuspegitik begiratuta, pertsona transexualen kasuan prozesuak 3 fase nagusi ditu: Balioespen psikopatologikoa eta, hala badagokio, tratamendu psikiatriko-psikologikoa/laguntza psiko-emozionala, balioespena eta tratamendu endokrinologikoa eta azkenik, egingarria bada eta norberak eskatuz gero, ebakuntza kirurgikoa.

Emaitzak

Lehenengo fasea: Balioespen Psikologikoa

Ebaluazio psikologikoa egiteko, Osasun Mentaleko profesionalek, psikiatrak eta psikologo klinikoak elkarrizketa klinikoak egiten dituzte, modu. Elkarrizketak bakarka egiten dira pertsonarekin, bai eta bikotekidearekin, senitartekoekin eta lagunekin ere, ahal izanez gero, pertsona bera eta haren ingurunea ahalik eta hobekien ezagutze aldera. Ebaluazio psikologiko zehatza egiteko denbora gehiago edo gutxiago behar izango da pertsonaren bilakaera soziosanitarioaren arabera, genero-nortasunaren adierazpen-mailari eta gizarte eta familia-ingurunearen ulermen-mailari dagokienez.

Bigarren fasea: Balioespen Endokrinologikoa eta Tratamendu Hormonala

Tratamendu hormonalaren helburu nagusia bigarren mailako sexu-karaktereak desagerraraztea da. Hasi baino lehen balioespen kliniko egokia (historia klinikoa eta miaketa fisiko zehaztua) eta hainbat proba osagarri (analitika osoa, kariotipoa, serologiak, gorputz-osaketaren azterketak eta dentsitometria) egitea gomendatzen da. Mediku endokrinologoa izango da balioespen honen erantzulea. Tratamendu kronikoa izanik, 3-4 hilean behin jarraipen kliniko-analitiko zorrotza egitea gomendatzen da lehen urtean eta, horren ondoren, 6-12 hiletik behin.

Hirugarren fasea: Balioespen Kirurgikoa eta Ebakuntza Kirurgikoa

Kasu batzuetan, genitaletako kirurgia funtsezkoa izaten da, lehen eta bigarren mailako sexu-karaktereak kirurgia bidez aldatuta sexu-nortasunarekin koherentzia-maila handiagoa lortzeko.

Ondorioak

GNNUen bitartez, kasuan kasuko ebaluazio indibidualizatuak egitea ahalbidetzen da, transexualei tratamendu integrala emateko xedez.

Bibliografia

  • American Psychiatric Association. Gender dysphoria. In: Diagnostic and Statistical Manual of Mental Disorders, Fifth Edition, American Psychiatric Association, Arlington, VA 2013. p.451.
  • Asenjo-Araque N, Rodriguez Molina JM, Lucio-Pérez MJ, Becerra-Fernández A. Abordaje multidisciplinar de la transexualidad: desde la Atención Primaria a la Unidad de Trastornos de Identidad de Género de Madrid. Semergen, 2011; 37 (2):87-92.
  • Hembree WC, Cohen-Kettenis P, Delemarre-van de Waal HA, Gooren LJ, Meyer WJ 3rd, Spack NP, Tangpricha V, Montori VM; Endocrine Society. Endocrine treatment Guía de atención integral a las personas en situación de transexualidad 116 of transsexual persons: an Endocrine Society clinical practice guideline. J Clin Endocrinol Metab. 2009; 94(9):3132-54.
  • Rodríguez-Molina JM, Asenjo-Araqye N, Lucio-Pérez MJ, Becerra-Fernández A. Elaboración de un instrumento de diagnóstico y diagnóstico diferencial en transexualidad. Semergen. 2011; 37(2): 61—6.
  • Spack NP. Management of transgenderism. JAMA. 2013; 309(5):478-84.
  • Wittich RM. Atención psicomédica a personas transexuales en España en la era de la despatologización de la transexualidad como trastorno mental. Una revisión global. Estación experimental del Zaidín, Consejo superior de investigaciones científicas, Granada; España. Endocrinología y Nutrición 2013; 60 (10): 599-603
  • World Professional Association for Transgender Health (WPATH).WPATH Standards of Care for the Health of Transsexual, Transgender, and Gender Nonconforming People, 7th Version. 2011.

Azken Berriak

OEEren Osasun Biltzarraren ahozko komunikazioen aurkezpenak ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan ahozko komunikaziopen aurkezpenak  aurkituko dituzue ondoko loturan: https://youtu.be/5-9n9WMRQFc Ahozko komunikazioak: - 01:45:37 "Heriotza eta dolu...
OEEren Osasun Biltzarraren bigarren mahai-ingurua ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan bigarren mahai-inguruan parte hartu zuten osasun-arloko profesionalen hitzaldiak aurkituko dituzue ondoko loturetan: Bigarren mahai ingurua: "Betiko gaix...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan