Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

27. Osasun Biltzarra 2017: Aniztasuna osasunean

5.4 Aezkoako Kriantza Taldea

Egileak: Oihana Lorea Zabalegui, Edurne Bezunartea Zubillaga

0


pdf  Aezkoako Kriantza Taldea

Sarrera

Aezkoan berriki Ama izandako Edurne nirekin harremanetan jarri zen Kriantza talde bat sortzeko ideiarekin.

Bien artean taldea sortzearen inguruan elekatzen hasi ginen eta sortzeko hiru arrazoi oso indartsu zeudela ikusi genuen.

1. Ama edo Aita berriki izateak dakarren guztia.

2. Zonaldean dagoen dispertsioa. Zonalde honetan, herriak txikiak dira eta oso biztanle gutxi dituzte, honek, jendea askotan isolatuta sentitzea dakar.

3. 2016an Aezkoan 12 haur jaio ziren. Zonalde hauetako bailara batentzat, oso kopuru handia dena.

Beraz ideiarekin aurrera egin genuen proiektua sortuz.

Helburuak

*Komunean ipini.

Amatasunak eta Aitatasunak, batez ere lehenengo seme-alabarekin dakarren kezka, ezjakintasun, zalantza, beldur, gabezi... guztiak taldera ekarri, modu honetan bakarrik egotearen kontzientzia areagotzen da. Aldi berean, denborarekin ikasten dena eta esperientziak erakusten diguna ere taldera ekarri, egoera horretan daudenei lagundu ahal izateko.


*Konpainia+Tokia=Gunea
Elkartzeko lekua izatea alde batetik eta elkarrekin egoteko aukera bestetik. Modu honetan familien arteko sareak indartzen dira eta dispertsioa nolabait ekiditen da.


*Ikaskuntza eta irakaskuntza

Jakin-nahiak eta jakinak konpartitu, modu honetan prestakuntzak antolatuko dira eta bata bestearengandik ikasiko dute

Metodoak

Deskriptiboa. Proiektu baten deskribapena, ideia sortu zenetik martxan ipini arte.

Emaitzak

Edurnek eta biok Kriantza taldearen inguruan ideia batzuk finkatzen hasi ginen, adibidez; Filosofia, ahalik eta zabalen familia guztiak gain hartu ahal izateko. Espazio eta adin mugak ipini genituen; Haurdun - 2 urte bitarteko umeak zituzten Aezkoako familiak.

Ondoren, dagoeneko martxan zeuden Nafarroako beste Kriantza taldeekin harremanetan jarri ginen zalantzak argitzeko eta Aezkoako familiei eta Osasun eta Hezkuntza profesionalei proiektuaren berri eman genien.

Talde Eragilea sortu genuen proiektua martxan ipintzeko eta Instituzioekin hitzartu beharrekoa hitzartu zen, beraz bilkura asko egin ondoren eta informazio handia jaso ostean , taldea martxan ipini zen.

Ondorioak

Familiek oso ongi jaso zuten taldearen ideia eta astero elkartzen hasi ziren, umeekin joateko gunea da eta nolabaiteko segurtasun eta elkartasun eremua bilakatu da.

Gainera, astero elkartzeaz gain tailerrak programatzen dira eta zonaldeko profesionalek ere parte hartzen dute taldeak eskatzekotan.

Azken Berriak

XVII. Pediatria Topaketak: matrikula egin eta komunikazioak bidaltzeko epea zabalik
Apirilaren 3an XVII. Pediatria Topaketak izango dira Eibarren. Adituen hitzaldi batzuk egongo dira, interesezko gaien inguruan. Gero, elkarrekin aisialdi-tarte bat izan ostean, bertaratutako pediatra eta erizainek beraien lan eta ikerketak aurkezteko au...
Osasungintza euskalduntzearen aldeko atxikimendu-bilketa abiatu dute
"Euskal Herri osasuntsu eta berdinzaleago baten osaketarako ezinbesteko tresna da osasungintza publikoa, duina eta kalitatezkoa. Eta kalitatezkoa izango bada, euskalduna izan beharko da", diote EHE-Euskal Herrian Euskarazek eta Aintzat osasung...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan