27. Osasun Biltzarra 2017: Aniztasuna osasunean
4.7 Errespetuzko sexualitate aniztasuna.Begirada zabaltzen
Egilea: Maria Luisa Itoiz Burguete
0
Sarrera
Sexualitatearen inguruan erlijioaren aztarnak oso nabariak izan dira historian zehar, garbia ez den zerbait, bekatua, zikin bilakatzen den makulu moduko zerbait. Nahiz eta arrasto horiek; gaur egun, beste ikuspuntu bat hartu eta askatasun gehiago egon, oraindik sexualitateak tabu gisako mozorroa eramaten du. Barneratutako sinesmen eta desinformazio handiak daude espresatzeko askatasun handiagoa izan arren.
Helburuak
Sexualitatearen inguruan gure begirada zabaltzea eguneroko lanean praktikan jartzeko.
Metodoak
Sexologia substantiboko masterra egin osteko hausnarketa.
Emaitzak
Honetarako pausorik handienetariko bat heziketa da, eta hau leku guztietan aurkitzen da; etxetik hasita, eskolan, kaleetan, ospitaletan, etab. Guk profesionalki eta pertsonalki, ardura handia daukagu desinformazio hori transformatzeko eta heziketa sexuala indartzeko.
Bekatuaren ikuspuntutik minaren eta gaixotasunaren puntura pasatu gara. Hau da, askotan patologia bihurtzera eramaten ditugu naturalak diren gauzak eta askoz gehiago sexualitatearekin zerikusia dutenak. Ez gara arazoan soilik zentratu behar; baizik eta, bere osotasunean, begirada holistiko batean oinarrituta. Arazoen aurrean apur bat aurrerago joan behar dugu eta galdetu behar dugu pertsonek hori nola bizi duten. Pazientea bere izaera pertsonala erakutsi nahi digu bere barnekoa biluziz.
Horretarako, lehendabizi entzun behar dugu, ez epaitu eta ikuspuntu enpatikoa erabili behar dugu.
Patologiaz gain sexualitateak mundu aberats bat gordetzen du eta balio horiek sustatu behar ditugu. Genitalak eta koito-zentrismoaz gain gauza anitz lantzeko eta indarra emateko aukerak daude, eta askotan ahazten zaizkigu (identitatea, orientazioa, erlazionatzeko formak ezberdinak, berezitasunak...).
Heziketa sexuala antikontzeptiboei buruz aritzea baino gehiago da. Prebentzioa garrantzitsua da baina ez da gauza bakarra. Itzalak landu behar dira, baina honek, ez du argia gordetzen duen guztia estali behar; alegia, sexualitatearen balioak, ideiak, sinergia, aberastasuna, hazkundea, etab.
Sexologia sexuen zientzia bat bezala ulertu behar dugu. Emakume eta gizon moduan nola bizi eta erlazionatzen garen, gure ezberdintasunetan oinarritu, gure artean ulermen eta errespetu handiagoarekin elkar bizitzeko.
Ondorioak
Sexualitatearen materian esaten da, ikusten dena betaurrekoen kristal koloreen araberakoa dela, batzuk bakarrik kristal zikinetatik ikusten dute eta horren ondorioz zikintasuna bakarrik ikusten dute. Besteok bakteria, birus, eta gaixotasunetako kristaletatik begiratzen dute. Baina kontuan izan behar dugu zikintasun hori ez dagoela begiratzen duenarenean; baizik eta, begiradan dagoela.
Horregatik, aldaketak gure begiradatik hasi behar gara egiten, kontuan izanik existitzen den aukera ezberdinetako eskaintza aberatsa dela.
Ondorioz, gure betaurrekoak begirapeneko, entzumenezko, ulermenezko eta epaiketarik gabeko betaurrekoetan bilakatu beharko ditugu, sexualitatearen aniztasunean errespetuzko begirada bat izateko.