Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

27. Osasun Biltzarra 2017: Aniztasuna osasunean

5.8 Landa eremuko berezitasunak diagnostiko diferentzialean

Egileak: Irune Tubia Barberia, Laura Valdivieso Mendoza

0


Sarrera

Dermatofitosia onddoek sortutako azaleko gaixotasuna da. Zoofilikoak batez ere animaliek dituztenak dira, eta antropofilikoak batez ere gizakiek dituzte. Halere, tarteka gerta daiteke batetik bestera pasatzea.
Aurkeztuko dugun kasuan hastapenean zaila izan zen diagnosia, holako kasuetan dagoen esperientzia eskasarengatik eta eboluzio atipikoarengatik. Azkenik, Majocchiren granuloma edo Dermatofitosi Bovinoa izan zen, inguru honetan "Legena" bezala ezaguna.

Helburuak

Landa eremuko eritasunak ezagutzearen garrantziaz ohartarazi akats diagnostikoak eta horren ondorioak ekiditeko

Metodoak

Kasu Klinikoa

Emaitzak

44 urteko gizona, txertatu gabea. Lesio gorri inflamatua zuen izterraren aurreko aldean, zorne jarioarekin. Zelulitisa susmatu eta amoxizilina-klabulaniko orala eta mupirozina topikoarekin tratatu zen.
Kontsultara itzuli zen ondoezik. Adenopatia inginala antzeman genuen. Animaliekin lan egiten zuela historian azpimarratu eta ospitalera igorri genuen. Zelulitisa diagnostikatu eta tratamendua mantendu zuten. Aste baten buruan itzuli zen hobekuntzarik gabe eta legena izan zitekeenez galdezka. Bi medikuk artatu eta tiña corporis bovina izan zitekeelakoan bifonazol kremarekin hasi eta 72h tan hitzordua egin genuen.
Hitzorduaren aurretik heldu zen sukarrarekin. Antrax zelakoan isolatuta ingresatu zuten E.Coli kultiboan ikusita.
Antibiotikoen eraginez, enteritisa garatu zuen Clostridium Difficilengatik. Azkenik, dermatologoek artatu eta tiña corporis inflamatorioa zela konfirmatu eta ahozko terbinafinarekin (250mg egunean) tratatzen hasi eta alta eman zioten.

Hurrengo egunetan hobera egin zuen eta 40 egunen buruan azaleko lesioa sendatu zen.

Ondorioak

Kasua ekarri nahi izan dugu hiriguneetan ikusten ez diren gaixotasunak ikusarazteko. Honen ondorioak izan daitezke akatsak eta tratamendua atzeratzea.

Dermatofitosia:
Dermatofitosia ostalaritik ostalarira kontaktu zuzenarengatik gehienetan, ilea edo azaleko eskamen bidez. Inkubazio aldia aste bat edo bikoa izan daiteke.

Sintoma nagusiak haznahia eta azaleko lesio deskamatiboak dira. Normalki inflamazioa bortitzagoa da ertzetan. Diagnostikoa Wooden lanpararekin egiten da. Mikroskopioan KOHri esker hifak eta konidiak detekta daitezke.

Tratamendua antimikotiko sistemikoekin egiten da.

Majocchiren granuloma dermatofitoek eragiten dutena mikosia da, granuloma moduko inflamazioa eragiten duena.

Garrantzitsua da horrelako lesioak ezagutzea erraz sendatu daitezkeen lesioek horrelako eboluzioa izan ez dezaten.

.

Bibliografia

Arazoak ditugu lesioaren argazkiak igotzeko. ¿Posible da hala ere posterrean sartzea?

Azken Berriak

Ikergazte2025 kongresurako artikuluak bidaltzeko epea urtarrilaren 20an zabalduko dute
UEU-Udako Euskal Unibertsitateak aktolatuta, maiatzaren 28, 29 eta 30ean Bilbon egingo dute Ikergazte2025 diziplinarteko kongresua. Bere helburuak euskal ikertzaile gazteak elkar ezagutzea, goi mailako ikerketa euskaraz egiten dela erakustea, eta ikerke...
Ruben Garcia pediatra euskaltzalea gogoan
"Osatuberri" Osakidetzako euskara-aldizkariaren 74. zenbakia (2024ko azaroa-abendua) kalean da jada. Ale berri honetan, Ruben Garcia Perez Bilboko Txurdinagako Osasun Zentroko pediatra eta OEEko kidea zena gogoratu dute. Joan den azaroan zendu...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan