Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

27. Osasun Biltzarra 2017: Aniztasuna osasunean

4.14 Emakumea, ahaztutako ikerketa subjektu?

Egileak: Miren Etxeberria Uriz, Itsaso Sexmilo Ayarra, Maite Ayarra Elia

0


Sarrera

Osasun-arloko ikerketa gehienak gizonezkoengan soilik edo gehiengoa gizonezkoa izanik egin dira. Emakumea, gizonezkoaren era berean tratatu izan da gizonezkoengan egin diren entsegu klinikoen emaitzak emakumezkoei estrapolatuz.

Emakumezkoek eta gizonezkoek ordea, ugalketa-sistemaz gain, beste hainbat sistematan ezberdintasun fisiologikoak dituztela ikusi da (kardiobaskular, arnasketa, gastrointestinal, muskuloeskeleto, immunolojiko, neurologiko eta giltzurrunekoan)(1).

Baita farmakozinetikan eta farmakodinamian ere (2).

Animaliekin egindako ikerketetan ere arrak soilik erabili izan dira (3).



Animaliekin egindako ikerketetan ere arrak soilik erabili izan dira (3).

Helburuak

Emakumeak gaixo moduan alorrean izan duen presentziaren inguruan hausnarketa egitea. Literatura zientifikoaren berrazterketa.

Metodoak

Literatura zientifikoaren berrazterketa.

Emaitzak

Gizaki eta animaliengan egindako ikerketetan, emeak entseguetatik kanpo gelditu izan dira, ustez hormonek eta ugalketa-zikloek emaitza ez-fidagarriak eskaintzen zituztelako (3). Meta-analisi batean ikusi da hori ez dela horrela gertatzen eta emeek ez dutela arrek baino aldakortasun handiagorik suposatzen (4).

Gizakiengan, emakumea gaixo bezala gizonezkoaren berdintzat hartzean (bere fisiologia kontutan hartu gabe eta entsegu klinikoen daturik izan gabe) ikusi izan da terapia berdina erabili arren, emakumeengan eragin txikiagoa edo kaltegarriagoa izan dezakeela.

1997 eta 2000 urteen bitartean 10 botika kendu ziren Estatu Batuetako merkatutik emakumeentzat kaltegarriak zirela ikusi zelako (5).

“Physicians Heart Study” azido azetilsalizilikoak bihotzekoen bigarren mailako prebentzioan daukan onura frogatu zuen ikerketa gizonezkoetan bakarrik egin zen.

Zorizko entsegu klinikoak aztertu zituen azterketa sistematiko batean, 2016ko apiriletik uztailera arte 54 entsegutatik %41a emakumezkoak ziren, 2011n ikusi zenaren % 4 gehiago (6). Are gehiago, %48k baino ez zuen sexu-emaitzen analisia egin.

Erakunde zientifiko batzuek, National Institutes of Health-ek (NIH) adibidez, entsegu klinikoetan emakumeen presentzia eskatu dute (7). Europako Batzordeak 2020rako sexua/generoa barne hartuko dituzten analisiak ditu helburu (8).

Ondorioak

Literatura zientifikoan dauden ikerketa gehienak gizonekin egindakoak dira, baina
gizonezko eta emakumezkoen arteko estrapolazioa egitea ez da egokia.

Joera hobera doan arren, entseguetan emakumezkoak % 50era iristeko oraindik asko dago egiteke. Izan ere,emakumezkoak dauden entseguetatik ia erdiak emaitzak ez ditu sexuaren arabera aztertzen.
Erakunde eta gobernu batzuek emakumea kontuan hartzea eskatu duten arren, ez dute derrigorrezko egin.

Bibliografia

  • Oertelt-Prigione S, Regitz-Zagrosek V, eds. Sex and gender aspects in clinical medicine. London: Springer Verlag, 2012.
  • Franconi, F. and I. Campesi (2014). Sex and gender influences on pharmacological response: an overview. Expert Rev Clin Pharmacol 7(4): 469-485.
  • Marcotte A. Why are All the lab rats boys? NIH tells drug researchers to stop being sexist pigs.
    Online:http://www.slate.com/blogs/xx_factor/2014/05/15/nih_to_drug_researchers_start_including_female_test_subjects_in_your_studies.html
  • Prendergast BJ, Onishi KG, Zucker I. Female mice liberated for inclusion in
    neuroscience and biomedical research.
    Neurosci Biobehav Rev. 2014 Mar;40:1-5.
    doi: 10.1016/j.neubiorev.2014.01.001.
  • Heinrich J, Gahart MT, Rowe EJ, Bradley L. Drug safety: most drugs withdrawn in recent years had greater health risks for women. A letter to The Honorable Tom Harkin, The Honorable Olympia J Snowe, The Honorable Barbara A Mikulski, United States Senate, The Honorable Henry Waxman, House of Representatives. Washington, DC: United States General Accounting Office, 2001
  • Phillips Sp, Hamberg K. Doubly blind: a systematic review of gender in randomised controlled trials. Glob Health Action 2016;9:29597.
  • Civic Impulse. S. 1 (103rd) Congress: National Institutes of Health Revitalization Act of 1993. 2016. https://www.govtrack.us/congress/bills/103/s1 (accessed Nov 17, 2016).
  • European Commission. Facr sheet: Gender equality in Horizon 2020. Brussels: European Commission, 2013.

Azken Berriak

OEEren Osasun Biltzarraren ahozko komunikazioen aurkezpenak ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan ahozko komunikaziopen aurkezpenak  aurkituko dituzue ondoko loturan: https://youtu.be/5-9n9WMRQFc Ahozko komunikazioak: - 01:45:37 "Heriotza eta dolu...
OEEren Osasun Biltzarraren bigarren mahai-ingurua ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan bigarren mahai-inguruan parte hartu zuten osasun-arloko profesionalen hitzaldiak aurkituko dituzue ondoko loturetan: Bigarren mahai ingurua: "Betiko gaix...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan