27. Osasun Biltzarra 2017: Aniztasuna osasunean
4.12 "Triangeluaren oreka: Jarduera fisikoa hezkuntzaren, bizikidetzaren eta osasunaren euskarri."
Egileak: Iratxo Gorostiza etxeberria, Imanol CaƱamares , Saitor Zubikarai , Goizane Fernandez de Gorostiza, Monserrat Otero
0
Sarrera
Jarduera fisikoek eta kirolek ulermen ezberdinak pizten dituzte gizartean. JF eta K bakoitzak ezaugarri jakin batzuk dituzte. Esaterako, taldeko kirolek ziurgabetasun soziala eskatzen dute eta mendiko lasterketek aldiz, bizikletan edo korrika, (natur jarduerek) ziurgabetasun espaziala eskatzen dute. Joko Jolasek bestalde, gorputz-adierazpen eskaerak izan ditzakete beste askoren artean. Beraz, bizitzarako beharrezkoak diren ahalmenak garatzeko tresnak ematen dizkigu jarduera fisikoak.
Jarduera hauek ez dira berez hezitzaileak. Jarduerak sakon aztertu eta era egokian planteatu behar dira, landu nahi diren gaitasunak eragiteko. Gaur egun oso azalekoa da JF eta Ken eta burutu dezaketen ekarpen honen artean egiten den lotura hezkuntza-esparruan (heziketa fisikoko programetan), osasun esparruan (osasun-arretan ez da jarduera fisikoaren lanketarik existitzen) zein gizartean, orokorrean (jarduera fisikoa kanon estetikoak betetzeko kanpo helburuaren araberako praktika). Hain zuzen, Jarduera Fisikoak pertsonon ongizateari ekarpenak egin diezaizkio autoestimuan, egoera fisikoan, harremanetan eta espazioaren deskodifikazioan besteak beste, baina garapen hau zein eduki konkretuk dakarren zehaztea da eztabaidaren gakoa.
Helburuak
Egungo gizartean, osasuna eta hezkuntza Jarduera Fisikoari (JF) eta Kirolari (K) lotzeko moduen inguruko hausnarketa egitea, egungo bizitzaren egituraketaren kritika globalean oinarrituz, esparru honek gizarteko besteekiko partikulartasunaz eta interdependentziaz oharturik.
Metodoak
EHUko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako ikasleez eta irakasle batez osatutako hausnarketa-taldea.
Talde honek hurrengo 3 ardatzak aztertuko ditu:
1. Nola egin ekarpena OSASUNARI? Bizi-ohitura osasungarrietan JFak zein paper jokatu behar duen zehaztea da gure lana, honetarako JF egokiak planteatzea. Era berean, interesgarria iruditzen zaigu osasunaren kontzeptua ikuspuntu biologiko eta mekaniko batetik soilik ikusteaz haratago heltzen dela, pertsonaren ongizate egoerarekin oso lotua dagoela eta, beraz, JFek arlo honetan osotasunak ekarpenak egin behar dituztela azaltzea. Hala, baliabideak daudela uste dugu.
2. Nola egin ekarpena HEZKUNTZAN? Osasunerako zehazten diren jarraibide eta balioak hezkuntza-esparruan txertatu behar dira metodologia egoki baten bidez eta helburu argi batzuekin. Honetan sakondu beharrean gaude.
3. Nola egin ekarpena ELKARBIZITZAN? JFek norbera izaten, norbera ezagutzen, besteak ezagutzen eta besteekin harremantzen irakasteko (ikasteko!) aukera ematen digute eta hau bizi garen gizartea kontuan hartuta burutu behar da.
Emaitzak
1- Hausnarketarako lan-talde bat antolatzea eta Jarduera Fisikoen eta Kirolen Zientzietako ikasleen artean eztabaidatzea.
2-Aipatutako hiru arlo hauetan suertatuko diren ekarpenak.
Ondorioak
Ondorioak Emaitzen arabera izanen dira.
Bibliografia
- Luis Mari Zulaika, EHUko irakaslea eta doktorea pedagogian. Tesia: Heziketa Fisikoa eta Autokontzeptua.
- Branden, N . (1990) . El respeto hacia uno mismo . Cómo vencer el temor a la desaprovación de los demás . El sentimiento de culpa, la inseguridad. Barcelona: Paidós.
- Montserrat Otero doktorea, Osasuna, jarduera fisiko inklusiboak eta kirol egokituari buruzko Ikastaroaren teoria.
- Etxeberria, J . (1990). Hezkuntza fisikoaren eragina gorputzera mugatzen den autokontzeptuan nerabezaroan. EHU.
- Camiña, K . (1997) . Desarrollo de capacidad de autoestima del alumno desde nuestro trabajo diario. Curso GARATU 96/97. Bilbao: (COP, Getxo).