27. Osasun Biltzarra 2017: Aniztasuna osasunean
5.10 Esklerosi Anizkoitza gizon eta emakumeetan. Bibliografia-azterketa.
Egileak: Lorea Imirizaldu Monente, Olatz Olaziregi Zabaleta
0
Sarrera
Nerbio Sistema Zentralaren (NSZaren) hanturazko gaixotasun kronikoa da Esklerosi Anizkoitza (EA), garun eta bizkar muineko axoiak estaltzen dituen mielinaren etendurak eragina.
EA-ren bilakaera klinikoa bi azpitaldeetan banatu daiteke: EA Errepikari-Erremitentea (EAEE) eta EA Primario Progresiboa (EAPP). Anitzena EAEE da, sintoma eta desgaitasun neurologiko ezberdinekin, eta kasu hauen % 50ak EA Sekundario Progresiboa (EASP) garatzen du.
Emakumeen gaixotasun bezala ezagutzen bada ere, gizonengan ere ematen da, hainbat ezberdintasunekin
Helburuak
EAk generoaren arabera dituen ezberdintasunak aztertzea eta eguneratzea.
Metodoak
Azken urteotako hainbat idazkiren azterketa egin da, liburutegi eta datu baseetan bilatuaz, hala nola, “Nafarroako Osasun Liburutegi Birtuala”, “Pubmed” eta “Cochrane”.
Emaitzak
Ipar hemisferioan prebalentzia 0.5-1.5/100000koa da eta emakumeen artean maizago agertzen da (3.5:1). Baina historian zehar hauek aldaketak izan dituzte: prebalentzia handienak 1950eko hamarkadan eta 21. mendearen hasieran ikusi dira da eta emakume-gizon arteko proportzioa berdina izatera ere iritsi da.
EA gizon eta emakumeengan oso ikertua izan da, ondoko ezberdintasunak topatu dira:
- NSZa: genero bakoitzak NSZaren egitura, funtzionamendu, zaurgarritasun eta konpontze trebetasun ezberdinak izateak, EAn ematen den kaltea ere ezberdina izatea eragiten dute.
- Immunitatea eta genetika: EAren erantzuna tratamendu immunologikoen aurrean, NSZan ikusten diren aldaketa immunologikoak eta immunitatean nabarmenak diren geneekin EAk duen erlazioa bestelakoak dira.
- Sexu-hormonak: estrogenoek auto immunitate espontaneoarekin duten erlazioa ezaguna da, neurri batean neuro-babesa eraginez.
- Ingurumena eta bizimodu modernoa: emakumeengan gaixotasuna nagusiagoa izatea eragiten duten hainbat eragile daude: tabakoa, aho bidezko antisorgailuak, bizimodu aldaketak (lana, etxetik kanpoko jarduerak, janari ohiturak, menarkiaren eta erditzearen adin aldaketak, etab.), etab.
- Espresio klinikoa eta Tratamenduaren erantzuna: generoak eragina duela ikusi da, emakumeek pronostiko hobeagoa izanik (gehienetan EAEE dute) eta gizonek gaixotasunaren bilakaera azkarragoa eta larriagoa izanik (EAPP gehiagotan jasaten dute eta hasiera adinarekin erlazioa izan dezake).
Ondorioak
Generoak EAren prebalentzia, fisiopatologia, klinika, tratamendu eta pronostikoan eragina duela dirudi.
Kontutan hartu beharrekoa da; batez ere, tratamendu berriak garatzerakoan eta gaixotasunaren bilakaera aurreikusteko.
Bibliografia
- Ajdacic-Gross V, Schmid M, Mutsch M, Steinemann N, Von Wyl V, Bopp M. The change in the sex ratio in multiple sclerosis is driven by birth cohort effects. European Journal of Neurology 2016, 0: 1-7.
- Greer JM, McCombe PA. Role of gender in multiple sclerosis: clinical effect and potential molecular mechanisms. Journal of Neuroinmunology 2011, 234: 7-18.
- Orton SM, Herrera BM, Yee IM, Valdar W, Ramagopalan SV, Sadovnik AD, Ebers GC. Sex ratio of multiple sclerosis in Canada: a longitudinal study. Lancet Neurol 2006, 5: 932-936.
- Ramagopalan SV, Byrnes JK, Orton, SM, Dyment D, Guimond C, Yee IM, Ebers GC, Sadovnick AD. Sex ratio of multiple sclerosis and clinical phenotype. European Journal of Neurology 2010, 17: 634–637
- Harbo HF, Gold R, Tintoré M. Sex and gender issues in multiple sclerosis. Ther Adv Neurol Disord 2013, 6(4): 237-248.
- Magyari M. Gender differences in multiple sclerosis epidemiology and treatment response. Danish Medical Journal, 1-18.
- Airas L. Hormonal and gender-related immune changes in multiple sclerosis. Acta Neurol Scand 2015, 132: 62-70.
- Voskuhl RR, Gold SM. Sex-related factors in multiple sclerosis: genetic, hormonal and environmental contributions. Nat Rev Neurol 2012, 8: 255-263.