28. Osasun Biltzarra: Komunikazioa - Inkomunikazioa
4.18 Debagoieneko ESIko Arretaren Etikako Batzordearen Sorrera
Egileak: Karmele Uribarri Urresti, Susana Diaz de Durana Santacoloma, Aitor Saenz-Azkunaga Guerrero
Osakidetza. Debagoieneko ESI; Emergentziak Gipuzkoa
Sarrera
Osasun-erakunde baten erabiltzaile eta profesionalen zerbitzura dagoen diziplina arteko aholkularitza-batzordea da Arretaren Etikako Batzordea (AEB), arretaren jardunean etikako gatazkak sortzen direnean, aholkua eman, aztertu eta bideratzen duena, osasun-arretaren kalitatea hobetzeko helburu nagusiarekin.
Helburuak
- AEB bat sortzea eta aitorpen ofiziala lortzea.
- Batzordeko kideak arreta etikoan trebatzea.
- Formakuntzan sakontzea eta gatazka etikoen hausnarketa-prozesuan trebatzea.
Metodoak
Saio kliniko orokor baten bidez, AEB sustatzeko hasierako lan-saio bat egitea batzordekideekin; ondoren, 8 orduko 8 formakuntza-saio teoriko-praktikoak. Saio bakoitzean landutako gaien inguruko dokumentazioaren irakurketa kritikoa egitea (legeria, arretaren etikako aldizkariak, liburuak…).
Emaitzak
2015eko otsailean, saio kliniko orokorra eta hasierako lan-saioa AEBko batzordearekin.
2015eko ekainetik 2016ko martxo arte, formakuntza-saioak (arretaren etikako kontzeptu orokorrak, baimen informatua, sedazio aringarria, bizitzaren bukaerako eta hasierako hainbat egoera, konfidentzialtasuna…) Azucena Couceiro irakaslearen eskutik.
2016ko urtarrilean: AEB sustatzeko batzordearen lehengo bilera.
2016ko ekainean: Mabel Marijuan irakaslearen eskutik, etorkizuneko ABEri begira talde-dinamika, antolakuntza, lan-plangintza eta abarrekin lotutako saioa.
2016ko ekainetik 2017ko urtarril arte, AEB sustatzeko batzordearen bilerak hilean behin hausnarketa etikoan trebatzeko.
Ondorioak
Debagoieneko ESI sortu zenetik berezko AEB edukitzeko beharra ikusi zen, ordura arte Txagorritxu Ospitaleko Batzordea baitzen bailarako erreferentea. 2017ko otsailaren 20an, Osasun sailburuordeak Debagoieneko ESIko Etikako Batzordea aitortu zuen.
Bibliografia
- Ética y Muerte Digna. Consejería de Salud. Junta de Andalucía.
- Guías de ética en la práctica médica. Fundación de Ciencias de la Salud y Autores.
- Fines de la Medicina. Fundación Víctor Grífols i Lucas.
- Informe sobre la Eutanasia y Ayuda al Suicidio. Departamento de Salud. Generalitat de Catalunya.