Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

28. Osasun Biltzarra: Komunikazioa - Inkomunikazioa

4.1 Komunikazioa: zirujau eta gaixoen artean espektatibak argitze aldera

Egileak: Eneko Escribano Landa, Josu Arrieta Alberdi

Zumarragako Ospitalea


Sarrera

Gure eguneroko jardunean, komunikazioak duen garrantzia nabaria da. Ebaketa bat egin aurretik espektatiba desberdinak eduki ditzakete gaixoek eta zirujauek. Ebaketaren ondoren espektatiba horien betetze eta ez betetzearen neurketa ere desberdina izan daiteke gaixoen zein zirujauen aldetik.

Helburuak

Gaixoek espektatiba ugari dute bizkarreko eta gerri inguruko ebaketen gainean, bai sintomen hobetzeari dagokionez, bai eta funtzionalki eta psikologikoki ongizatearekin lotutakoak ere. Baina ez dago oso argi nondik jasotzen dituzten espektatiba horiek, ez eta iturriak zeintzuk diren ere. Gauza hauek guztiak argitzea eta aztertzea izan da helburua.

Metodoak

Bi lan aztertu ditugu. Bietan zirujau eta gaixoen arteko komunikazio eta espektatibak landu dituzte:

Lehenengoan bizkarreko kirurgia izandako ia bostehun gaixoei egindako azterketa batean espektatibak eratzeko orduan eragina zuten iturriak aztertu zituzten.

Bigarrenean ehun eta hirurogeita lau pazienteri bizkarreko ebaketa egin eta bi urteko jarraipenaren ondoren, bi gauza aztertzen dira: bata ea ebaketa egin aurreko espektatibak bete egiten diren ala ez, eta bestea ea zirujauek izandako espektatibak ala gaixoek izandakoak gertuago dauden ebaketaren ondorengo emaitzekin.

Emaitzak

Lehenengoan, ondorioztatzen da zirujauengandik lortutako espektatibak kasuen % 83 zirela, bigarren eragin-iturria Internet zela kasuen % 55ekin eta hirugarrenean sare sozialak daudela, % 26rekin.

Bigarrenean, ebaketa egin aurretik gaixoen % 86k zirujauek baino espektatiba handiagoak dauzkate emaitzen gainean. Ebaketa gertatu eta bi urtetara, ordea, zirujauek zituzten espektatibak bi aldiz gertuago daude emaitza errealetatik gaixoen espektatibak baino.

Ondorioak

Komunikazioak inplikazio potentzial nabariak dauzka gure eguneroko jarduera klinikoan.

Alde batetik, ematen du zirujauek dauzkaten espektatibak gertuago daudela azken emaitzekin gaixoenak baino. Bestetik, jakin behar dugu ahal den argien eta zehatzen azaltzen gaixoei ebaketarekin zerikusia duten faktore guztiak, eta bide batez berek kontuan izan dezaten informazio hori, bai erabakiak hartzeko orduan bai espektatibak eratzeko orduan ere.

Azkenik egoki antolatutako eta azaldutako web orrialdeak garatu beharko dira, non gaixoek informazio gehigarri eta lagungarriak topatu ahal izango dituzten beren espektatibak errealki garatzeko.

Bibliografia

- Mancuso CA. Sources of Patients’ Expectations of Lumbar Surgery. The Spine Journal. 2017ko urria.

- Mancuso CA. Surgeons’ Preoperative Expectations Predict Fulfillment of Patients’ Expectations Two Years after Lumbar Surgery. The Spine Journal. 2017ko urria.

Azken Berriak

OEEren Osasun Biltzarraren ahozko komunikazioen aurkezpenak ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan ahozko komunikaziopen aurkezpenak  aurkituko dituzue ondoko loturan: https://youtu.be/5-9n9WMRQFc Ahozko komunikazioak: - 01:45:37 "Heriotza eta dolu...
OEEren Osasun Biltzarraren bigarren mahai-ingurua ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan bigarren mahai-inguruan parte hartu zuten osasun-arloko profesionalen hitzaldiak aurkituko dituzue ondoko loturetan: Bigarren mahai ingurua: "Betiko gaix...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan