Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

28. Osasun Biltzarra: Komunikazioa - Inkomunikazioa

4.4 Zientzia (horren barruan, medikuntza) gizarteratzea, orain (sare sozialen garaian) eta hemen (Euskal Herrian)

Egilea: Ana Galarraga Aiestaran

Elhuyar


Sarrera

Sare sozialek informazioa hedatzeko modu berria ekarri dute. Haien ezaugarri nagusia da edonor izan daitekeela informazio-iturri. Horrek badu alde on bat: hartzaileak lehen eskutik jasotzen du informazioa. Horrez gain, igorlearekin harremanetan jar daiteke, xehetasun gehiago eskatzeko, eztabaidatzeko…

Arriskua ere nabaria da, ordea: argitaratu berri den ikerketa baten arabera, gezurra dioten albisteak egiazkoak baino azkarrago eta gehiago hedatzen dira.

Elhuyar Zientziaren ardura

Testuinguru horretan, Elhuyarreko Zientzia Unitateak ardura berezia du, hartzaileei informazio zuzena helarazteko. Hain zuzen ere, hauek dira Elhuyar Zientziaren helburuak:

  • Zientziari eta aurrerakuntza zientifiko eta teknologikoei buruzko informazioa eman, eta dagokien testuinguruan interpretatzea.
  • Kultura zientifikoa garatzea, erabaki teknozientifikoen aurrean gizarte-mailako ardura sustatzea
  • Zientziarekiko zaletasuna piztea, eta entretenitzea
  • Sineskeria sasizientifikoei aurre egitea

Ezin dugu ahaztu Euskal Herrian gaudela eta euskal herritarrentzat ari garela lanean. Horrenbestez, euskaraz egiten dugu lan, eta garrantzia berezia ematen diogu bertan lanean ari diren ikertzaile eta agenteekin batera aritzeari. Haien artean, emakumeei protagonismoa ematen ahalegintzen gara, bizi duten bazterkeria-egoera iraultzeko pausotxo bat delakoan.

Helburuak

Medikuntzan eta osasun-gaietan ere, gako

Gertutasunak eta ikuspegi barneratzaileakberebiziko garrantzia dute medikuntza eta osasun-gaiak lantzean, baina baita zientzia-komunikazioan aitzat hartzen ditugun beste hauek ere:

  • Ihes egin titular deigarrietatik, alarmismoa edo, beste muturrean, itxaropen faltsuak ez pizteko
  • Erraz azaltzeak ez du esan nahi inor gutxietsi behar denik. Gure ardura da erregistro egokia erabiltzea, ez hartzailearena. Horretarako, funtsezkoa da hartzailea ezagutzea
  • Kontuz estereotipo eta sesgoekin.
  • Ez mespretxatu ideia ez-zientifikoak dituena (sasizientzietan sinesten dutenak, txertoen aurkakoak…). Enpatia erabili
  • Autokritika egin. Zer egin dugu gaizki, sinesgarritasuna galtzeko? Zergatik du zientziak “hotza” eta “zaila” izatearen ospea?

Galdera horiei erantzuna topatzen ahalegintzeak komunikatzaile hobeak egiten gaitu. Eta pertsona hobeak.

Azken Berriak

OEEren Osasun Biltzarraren ahozko komunikazioen aurkezpenak ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan ahozko komunikaziopen aurkezpenak  aurkituko dituzue ondoko loturan: https://youtu.be/5-9n9WMRQFc Ahozko komunikazioak: - 01:45:37 "Heriotza eta dolu...
OEEren Osasun Biltzarraren bigarren mahai-ingurua ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan bigarren mahai-inguruan parte hartu zuten osasun-arloko profesionalen hitzaldiak aurkituko dituzue ondoko loturetan: Bigarren mahai ingurua: "Betiko gaix...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan