Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

28. Osasun Biltzarra: Komunikazioa - Inkomunikazioa

4.2 Organo-emaile eskaeren emaitzen analisia emaile motaren arabera.

Egileak: Amalur Guridi Mugica, Haizea Olasagasti Ruiz de Gauna, Felix Zubia Olaskoaga, Lander Atutxa Bizkarguenaga

Donostia Unibertsitate Ospitalea


Sarrera

Organo edo ehun-emaile izateko familiaren edo lege-ordezkarien baimena behar da. Organo edo ehun-emaile mota ezberdinak izanik (garun heriotzan, berpizterik izan ez den bat-bateko heriotza baten ondorengo asistolia ez kontrolatuan edo Maastricht II, aurreikusitako heriotza baten ondorengo asistolia kontrolatuan edo Maastricht III, kornea emaileak), hauen artean ukazio-mailak nolakoak diren aztertu nahi izan da.

Helburuak

2015 eta 2017 urteen artean Donostia Unibertsitate Ospitalean organo edo ehun emaile izateko hautagaien ordezkariei egindako elkarrizketen emaitzak aztertzea eta hauetatik baimena zenbatek eman duen aztertzea. Emaile mota ezberdinen arteko analisia egin da, hauen artean baimenen kopuruan desberdintasunik dagoen aztertzeko.

Metodoak

Ikerketa epea: 2015eko urtarrilaren 1 eta 2017ko abenduaren 31. Mota: aurrera begirako ikerketa deskribatzailea. Sarrera-irizpideak: Donostia Unibertsitate Ospitalean organo emaile izateko hautagai izan eta senide edo lege ordezkariei elkarrizketa egitea. Aldagaiak: elkarrizketaren emaitza, emaile mota (garun heriotza, Maastrich II, Maastrich III, kornea emaileak). Azterketa estatistikoa: emaile mota ezberdinen arabera ezezko kopurua ezberdina den aztertzeko, 4x2 taula batez, Χ karratu proba erabili da.

Emaitzak

2015 eta 2017 urteen artean 262 organo edo ehun emaile izateko balizko hautagai izan ditugu. Horietatik 213 elkarrizketatan baiezkoa jaso da, eta ezezkoen portzentaje orokorra %19koa izan da. Emaile mota ezberdinak kontuan hartuz gero, ezezko gehien jaso dituen taldea Maastrich III erako emaileena izan da (66 elkarrizketatik 15, %23), eta baita kornea emaileen taldea ere (33 elkarrizketatik 6, %18). Bestalde, ezezko gutxien jaso dituztenak Maastrich II (38 elkarrizketatik 4, %11) eta garun heriotza (113 elkarrizketatik 13, %12) egoerako emaileen taldeak izan dira. Emaitzen arteko ezberdintasuna estatistikoki esanguratsua izan da (p=0.026).

Ondorioak

Organo edo ehun emaile izateko aukerari ezezkoa ematen dioten talde ohikoenak Maastrich III eta kornea emaileen taldea izan dira. Maastrich II eta garun heriotza egoerako emaileen senide edo ordezkarien artean berriz, ezezko gutxiago jaso dira.

Azken Berriak

"Ikerketa-sareak sustatzea da Pediatria Topaketen helburuetako bat"
Apirilaren 3an egingo dituzte XVII. Pediatria Topaketak, Eibarren, Euskal Herriko Lehen Mailako Pediatria Elkarteak eta Euskal Herriko Pediatria Elkarteak antolatuta, OEE-Osasuna Euskalduntzeko Elkartearen eta UEU-Udako Euskal Unibertsitatearen laguntza...
"Osatuberri" aldizkariaren zenbaki berria kalean da jada
Osakidetzak euskara hutsean argitaratzen duen "Osatuberri" aldizkariaren urtarrila-otsaileko zenbakia eskuragarri dago jada. Besteak beste, Gorlizko Ospitaleari BPSO-Best Practice Spotlight Organization programaren barnean eman dioten izendap...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan