Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

28. Osasun Biltzarra: Komunikazioa - Inkomunikazioa

4.14 UPV/EHUko Medikuntzako ikasleen lana euskal Wikipedian

Egileak: Angel Bidaurrazaga Van-dierdonck, Galder Gonzalez LarraƱaga

Neurozientziak Saila, Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea, EHU; Wikipedia Fundazioa


Sarrera

Aste bitan zehar Giza Anatomiako II mintegiko orduetan Wikipedia zer den eta nola editatzen den ikasi zuten, eta bide batez Medikuntzako terminoak, bai anatomikoak bai gaixotasunenak, gehitu zituzten euskarazko Wikipedian dauden 287.000 artikuluetan.

Helburuak

Euskarazko Wikipedian medikuntzari buruzko hutsuneak betetzeko asmoz, Medikuntzako ikasleak euskarazko Wikipedian editatzera animatzea, modu horretan “wikilari” berriak lortzeko helburuarekin.

Metodoak

Galder eta Josu irakasleen laguntzarekin ordenagailu-gela batean ikasleak binaka banatuta Wikipediaren edizioa, irudiak, barne-loturak, kanpo-erreferentziak, wikidata… ikasi zituzten. Horretarako, EHU-Medikuntza webgune berezi bat sortu dute, baita txantiloi mota bi ere, bata anatomiarako eta bestea gaixotasunetarako. Erabat praktikoak izan diren hiru arratsaldetako bi orduko saioetan gure ikasleek elkarlanerako beste tresna bat erabiltzen ikasi dute eta ez nolanahikoa.

Emaitzak

Euskal Wikipedia elkartearen ekimenez, ikastaro labur batean Medikuntzako lehen mailako euskal ikasleek 60 bat termino sartu dituzte euren jakintza alorrekoak: giharrak, giltzadurak, gaixotasunak…

Ikasleen iritzia ona izan da ikastaroari buruz, euren lana Wikipedian agertzea harrotasunez erakutsi diete lagun eta familiakoei. Wikipediaren helburuarekin bat eginez, prest azaldu dira halako lanak burutzeko datorren ikasturtean. Arazoen artean arratsaldeko ordutegia eta luzera aipatu dute.

Ikasleek landutako artikuluek 16.480 ikustaldi izan dituzte 2018ko martxoaren 21eraino. Apendizitis, artritis, diafragma eta zirrosi izan ziren bisitatuenak.

Hurrengo ikasturtean ikasle berek Giza Anatomia III-ko mintegiko lan bezala zuzenean 14 artikulu zabalagoak egin eta aurkeztu zituzten, 6/7 lantaldetan. Horretarako, Euskal Wikipediatik bidalitako euskaratzeko dauden osasun-arloko 55 gaietatik hautatu zituzten Anatomiako gaiei lotutakoak (torax eta abdomeneko erraiak). Bigarren lauhilekoan Giza Anatomia IV-an zentzumenak eta erdiko nerbio-sistema emango denez, gutxienez beste horrenbeste gai landu eta publikatuko dituzte.

Gure saileko Jon Jatsu Azkuek garatutako ANATORAMAko 3Dko nerbio-sistemaren irudiak erabiliko dituzte horretarako.

Ondorioak

Euskal Wikilarien elkartetik esperientzia oso positiboa izan zen. Ikasleen artean wikilari berriak lortzea eta horrela zientziaren arloko artikuluekin gure wikipedia osatzea da gure elkarteak duen helburu estrategiko nagusietako bat.

Azken Berriak

OEEren Osasun Biltzarraren ahozko komunikazioen aurkezpenak ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan ahozko komunikaziopen aurkezpenak  aurkituko dituzue ondoko loturan: https://youtu.be/5-9n9WMRQFc Ahozko komunikazioak: - 01:45:37 "Heriotza eta dolu...
OEEren Osasun Biltzarraren bigarren mahai-ingurua ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan bigarren mahai-inguruan parte hartu zuten osasun-arloko profesionalen hitzaldiak aurkituko dituzue ondoko loturetan: Bigarren mahai ingurua: "Betiko gaix...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan