28. Osasun Biltzarra: Komunikazioa - Inkomunikazioa
5.3 Euskararen erabilera Tolosako osasun zentroko erizainen artean
Egileak: Maite Amondarain Zabala, Alaitz Mujika Altuna
Tolosako Osasun Zentroa
Sarrera
2017an Tolosan Galtzaundik burutako kale neurketan ondorioztatu zen elkarrizketen %47,5a euskaraz direla eta %51,2a gazteleraz.
Osakidetzako euskara planean erizainek elkarrekin komunikatzeko erabiltzen duten hizkuntzaren inguruko neurketarik ez da jasotzen. Horregatik, erabaki da Tolosako Osasun Zentroko(TOZ) erizainen hizkuntza paisaia aztertzea.
Helburuak
TOZeko erizainen arteko harremanetan euskararen erabilera ezagutzea
Kaleetan ematen den hizkuntza errealitatea TOZeko erizainen artean islatzen den ikustea
Emaitzak aztertu ostean, euskararen erabilera areagotzeko proposamenak egitea
Metodoak
TOZeko erizainen arteko elkarrizketak behatu eta aztertu dira.Neurketak bertako 2 erizainek burutu dituzte baina beraiek elkarrizketetan parte hartu gabe.
Datu-bilketak 2018ko martxoak 5,7,8 eta 15ean egin dira. Excel orria erabili da neurketak erregistratzeko. Erizainen arteko elkarrizketak 3 portzentajeetan neurtu dira (%0 erdara,%50 biak,%100 euskara).TOZeko leku hauetan egin dira neurketak:sukalondoan, espazio orokorretan, sendaketa-gelan eta odola ateratzeko gelan. Guztira,14 erizainen hizkuntza erabilera behatu da.
Behaketak:
Tolosako Osasun Zentroko erizainek beren artean ze hizkuntzetan komunikatzeko ohitura duten neurtu da, ahoz betiere. Horretarako, Tolosako osasun zentroan lan egiten dugun bi erizain izan gara behatzaileak. Behatuak, Tolosako Osasun Zentroko beste erizainak. Behatzaileek behaketa lanak egiterakoan, ez dute parte hartu elkarrizketetan. Behatuak , ez dute jakin behatuak zirela. Behaketa guneak, erizainak elkarrekin lanean nahiz atseden tartean batera egoteko lekuak izan dira. Elkarrizketak behatzerakoan, zenbat erizain ari ziren elkarrekin hizketan ere kontuan hartu da, hizkuntza ohituretan ezberdintasunik ote zegoen ezagutzeko.
Ikerketa kualitatiboetan erabiltzen den teknika da behaketa, baina erizainen arteko hizkuntza ohiturak kuantifikatzeko portzentaien sistema erabili dugu. Horrela, %100 euskara edo erdara hutsean ari zirenean erabili da, %50 euskara eta erdara nahastuta erabiltzen zutenean eta %0 euskara edo erdara erabili ez dutenean.
Datuen analisiak:
Behatutako 62 elkarrizketetatik, hizkuntzaren erabileraren media atera da, %70 euskaraz eta % 30 erdaraz. Hiztun kopurua kontutan hartu ezkero, hizkuntzen erabileraren media atera da:
4 hizkuneko elkarrizketak: %100 erdara
3 hiztuneko elkarrizketak: %81 erdara
2 hiztuneko elkarrizketak: %45 erdara, %29,7 euskaraz eta %24,3 bi hizkuntzatan
Emaitzak
Guztira 62 elkarrizketa neurtu dira.
Emaitza orokorrak, honakoak dira:elkarrizketen %30a euskaraz ematen dira eta %70a erdaraz. Hiztun kopuruari dagokionez, 4 hiztunetik gorako elkarrizketak guztiak erdaraz ematen dira,3 hiztuneko elkarrizketen %81a erdaraz dira eta 2 hiztuneko elkarrizketen %45,9 erdaraz, %29,7 euskaraz eta %24,3 bietan dira. Lekuari erreparatuz, sukalondoa da erizain gehien elkartzen diren tokia eta aldi berean, erdara gehien erabiltzen den momentua.
Ondorioak
TOZeko erizainen arteko euskararen erabilera, Tolosako kaleetakoa baino baxuago da. Hiztun kopurua gora doan einean, gazteleraren erabilera nagusitzen da.
Osakidetzako euskara planaren, helburuetako bat euskara lan-hizkuntza bilakatzea da. Horregatik, pixkanaka-pixkanaka ohitura hauek aldatzeko joera hartu nahi bada, egitasmo eta ideia berriak ongi etorriak izango dira.
Lan honetan honakoa proposatzen da:Euskaraldia erronka, euskal instituzio ezberdinek Euskal Herrian bultzatzen ari diren 2018ko urte amaieran egin nahi den egitasmoa. Euskaraldiak 11 egunez Ahobizi eta Belarriprest bihurtu nahi dira. Guk egitasmo hau, TOZeko erizainen artean martxan jartzea proposatzen dugu.
Bukatzeko,lan hau beste lan batzuen abiapuntua izan daiteke. Behaketa zuzenak, erizainen arteko hizkuntza paisaia nolako den azaltzen badigu ere, arrazoiak ezagutu nahi badira beste ikerketa bat egitearen beharra ikusten da.
Bibliografia
-EUSKARAREN ERABILERA NORMALIZATZEKO 2. PLANA (2013-2019) Barne-harremanen atala.
-TOLOSALDEAKO 2017KO TARTEKO EBALUAZIOKO DATUAK
-GALTZAUNDI EUSKARA TALDEKO 2017KO KALE NEURKETAKO EMAITZAK