Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

28. Osasun Biltzarra: Komunikazioa - Inkomunikazioa

5.2 Osasun Mental Positiboa Sustatzea

Egilea: Naiara Ozamiz Etxebarria

Neurozientziak Saila, Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea, EHU


Sarrera

• Osasun mental positiboaren (OMP) kontzeptuak, trebetasun sozialak bezalako gaiak aipatzen ditu, bizitzaren aldaketak eraginkortasunez kudeatzeko gaitasuna. Baita ere esan daiteke, OMP gizarte-ingurunean modu aktiboan eragiteko gaitasuna dela. Nolabait OMPren erakusleak hauek dira ere: autoestima positiboa, asertibitatea, eta bizitzaren esperientzia poztasunez bizitzeko ahalmena, norberaren mugak onartuz

• Kualitate horiek berez baloreak dira, eta ez bakarrik gaixotasun edo nahaste eza.

Osasun Mentalaren Sustapena zernolako dinamika duen ulertzeko, Attachment teoria oso adierazgarria da. Attachment ziurra duen pertsona batek, hobeto garatuko ditu, positiboki, bere harremanak. Barruko lan-ereduen arteko harremanak tramitatuz, bere gain hartu ahal izango ditu harremanetako gorabeherak. Harremanetako aldaketa horiek beren ingurune errealean kontziente bilakatuko ditu, eta proposamenak positiboki landuko ditu beste pertsonekin.

Attachment ziurra dutenek kontrastea egiten dute attachmentinziurra dutenekin. Hauek, gaur egun, bizi den abiadura izugarriz, nahiz eta komunikaziorekin kezkatuta egon, ez daukate behar den beste ahalmenik frustaziorako. Eta frustraziorako ahalmena, pentsamenduaren garapenerako oinarria da.

Attachment teoriatik ere, Kulturak eta Hizkuntzak duten eragina gogoan eta osasun mentalean, erraz uler daiteke.

Osasun mentala sustatzeko epe luzeko politikak, ekintza argiak eta agenda zehatzak behar dira. Diskurtso argi eta explizitu bat garatu behar da. Narrazio horretan konfiantza soziala oinarrizkoa da. Ekoberrikuntza eta Teknología berdea garatzea ere ezinbestekoak dira narratiba horretan.

Teoria hauetan oinarriturik zenbait programa garatu dira Europako Batasunaren hainbat herrietan. Bilduma bate gin dugu “Mental helathpreventionandpromotion” proiektuan. Geroago garatu ditugu zenbait proiektu, Lisboako Amore aukoa esate baterako.

Helburuak

SOZIALIZAZIO ETAPA (zeinetan mentalizazioa gakoa den) bereizten dira bizitzan:

1) FAMILIA (Haurtzaroaren zehar, batez ere)

2) KALEA ETA LAGUNAK (Bizitza guztian)

3) ESKOLA

Funtzeskoena familiarena da. Eskolarena, erakundeena da. Etapa honetako lana oso eraginkorra izan da Euskal Herrian. Beste etapa, kalea eta lagunak, bizitza guztiaren zehar eraikitzen da, baina batez ere, nerabezaroan .

Proiektuen helburua zera da: bizitzaren aldaketako aroetan (Jaiotza, nerabezaroa, laneko bizitzaren hasiera eta amaiera, harreman intimoen hasiera eta amaiera, bizitzaren gertakizun disruptiboak), osasun mentala sustatzeko, ekintzak, ohiturak, joerak eta jardunaldi batzuk eskeintzea.

Metodoak

Proiektu horietan erdi eta epe luzerako Plan estrategiko baten abiapuntuak hurrengo hauek izan dira:

 

1.- Bailarako artista, kantari, idazle, irakasle eta osasun profesionarien arteko gune bat bilakatu arlo honetaz informazioa eta proposamenak aztertzeko.

 

2.- Osasun Mentalaren Promoziorako Politikak indartzea.

 

3.- Komunikabidetarako puntu estrategiko nagusiak identifikatu, profesionariak gonbidatuz ekintza hauetara.

 

4.- Ekintza batzu sortu eta bilakatu Osasun Mentala indartzeko. Hurrengo holakoak dira ekintzak:

  1. Jaio berrien hazkundean eragina euki ditzaketen sehaska kantak eta kontuak landu, hauek euki ditzakeen eragina ezagutaraziz. Jaiotza inguruko.
  2. Alfabetatze emozionala delako programak ezagutarazi eta landu, eskoletan.
  1. Idazketa Kreatiborako mintegiak eta ikastaroak bilakatu. Jubilaziorako gertatzeko.
  2. Jubilaziorako gertatzean, autobiografiak landu eta lagundu, taldeka aztertzen, egonaldi ekologikoetan.
  3. Euskara hutsez norbere laguntzarako taldeak antolatzea, bizitzako egoera kritikoei aurre egiteko. PrometheusCamps, bezalako egonaldiak, izan daitezke leku egokienak honetarako.

Ondorioak

OMPren barnean, jarrera positiboak eragiteko eskuhartzeak izaten dira giza existentziaren zehar, baina, batez ere, giza-eboluzio prozesuan gertatzen diren aldaketetan. Eskuhartze horiek honako jardunbideak erraztuko dituzte:

- Autoestima osasuntsua (mugak onartzea barne),

- “Attachment” edo atxikimendu, ziurrak

- Egoera berrietarako moldagarritasuna (erresilientzia) .

- Subjektibitatea,

- Asertibitatea.

- Pertsonen arteko komunikazioa

 

Emanaldi hauek dira, besteak beste, neu edo ego indartsu baten oinarriak errealitateari egokitzeko. Baita zailtasunak dituztenen gatazken bitartekari izateko, horietaz hausnarketa egiteko gai izatea.

 

PROPOSAMENA

Euskal Herrirako Proiektuan

 

LEHENENGO URRATSAK:

 

Benveniste bezalako psikolinguistek erakusten digute nola hizkuntzak arautzen duen kognitibitatea.

 

Hizkuntza gutxituak mantentzea da, halaber, giza ekosistema iraunkorraren zati garrantzitsu bat. Agian, hizkuntza gutxituak mantentzea, osasun mentala sustatzeko politiken giltza adierazle bat da.Hizkuntza gutxituaren hitzdunek, kontzientzia ekologista dute. Frogatutako adierazpen hau, da gure GOGOA Proiektoarensustraía.

Programa piloto bat garatu bailara batetan, bi urtetan, gero errepikatzeko beste bailaretan.

Hasieran lehenengo eta laugarren puntuetan aritu. Horretarako ekintza hauek proposatzen dira:

  • Sei hilabeterako plan operatibo bat idatzi laugarren puntua bilakatzeko
  • Batzorde bat sortu Plana garatzeko.
  • Bailarako elkarte eta artistekin konektatu.
  • Kultur Sailari eta Politca Linguistika Zuzendaritzari, plana eta aurrekontu bat aurkeztu, laugarren punturako.
  • UNIBERSITATEAN ikerketak, tesiak eta ebaluazioak, antolatu, laugarren puntuaren inguruan.

Bibliografia

“REFLECTIVE-FUNCTIONING MANUAL” Peter Fonagy, MaryTarget, HowardSteeleand Miriam Steele. UniversityCollege, London. Uztaila 1998.

“ESTILOS DE VIDA Y SALUD MENTAL” Ozamiz J.A., en “Estilos de vida e invetigaciónsocial” Editor: Ruiz Olagüénaga, J.I. FomentoSocial. 1985.

“BUILDING UP GOOD MENTAL HEALTH” Lehtinen, V., Stakes. 2008.

“MENTAL HEALTH PROMOTION POLICIES IN EUROPEAN UNION” Ozamiz, J.A. Journal of Mental Health, April 2011; 20(2): 174–184

“MENTAL HEALTH PROMOTION AND PREVENTION. STRATEGIES FOR COPING WITH ANXIETY, DEPRESSION ANS STRESS RELATED DISORDERS IN EUROPE”. Ozamiz A, Henderson J, Kuhn K, Lethinen V.. Final report 2001-2003. Dortmund: WHP in Europe; 2004.

Azken Berriak

OEEren Osasun Biltzarraren ahozko komunikazioen aurkezpenak ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan ahozko komunikaziopen aurkezpenak  aurkituko dituzue ondoko loturan: https://youtu.be/5-9n9WMRQFc Ahozko komunikazioak: - 01:45:37 "Heriotza eta dolu...
OEEren Osasun Biltzarraren bigarren mahai-ingurua ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan bigarren mahai-inguruan parte hartu zuten osasun-arloko profesionalen hitzaldiak aurkituko dituzue ondoko loturetan: Bigarren mahai ingurua: "Betiko gaix...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan