Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

29. Osasun Biltzarra: Osasungintza berria? Bere jardunetik ikasten duen osasun-sistema

5.5 Glargina intsulina biosimilarra merkaturatzearen ondoren kontsumoaren analisia

Egileak: Leire Braceras Izaguirre, Isabel Elizondo López de Landache, Nerea Ullibarri Ortiz de Zarate, Alaitz Zubizarreta Aizpurua, Itziar Soengas Ribote, Jon Iñaki Betolaza San Miguel

0


Sarrera

Medikamentu-politikak zuzendu behar dira arrazionalizatzera eta bere erabilera egokia estimulatzera. Farmaziako eta Osakidetzako Zuzendaritzatik biosimilarren erabilera sustatzen da.

2015eko urrian merkaturatu zen lehen biosimilarra, glargina intsulinak diabeteserako eta gomendioa igorri zen tratamenduak biosimilarrarekin has zitezen, preskripzio elektronikorako laguntzako erremintetan zehar ateratako mezua tratamendu-hasieretan jarri zen momentu berean.

Helburuak

Glargina intsulina biosimilarra merkaturatzearen ondoren gastua ebaluatzea Euskadin.

Metodoak

2015eko urtarrila eta 2017ko abendua bitartean, farmazietako dispentsazioen analisia.

Emaitzak

2015 urte hasieran, EAEn hilabetean kontsumitutako ontziak 10.824 izan ziren, guztira, 832.900 €-ko gastua; 2017aren amaieran, berriz, 11.956 ontzi izan ziren, eta guztirako zenbatekoa, 669.700 €.

Ontzien kontsumoa, beraz, % 10,46 areagotu da, eta diru-zenbatekoa, aldiz, % 19,60 gutxitu.

Ondorioak

Honekin ikusten dugu biosimilarren erabilerak laguntzen duela gastua eusten; hau da, biosimilarren erabilerak arrazionalizazioa bultzatzen du, osasun-sistemak medikamentu berengatik gutxiago ordaintzea ahalbidetzen duen heinean.

Azken Berriak

Hitzez hitz, etorkizuna berreraiki
Euskaraldia datorren hilabetean izango da eta Debabarreneko Osakidetzako osasun-zentro eta ospitaleetan ekintza ugari antolatu dituzte Debabarreneko ESIko Euskara Batzordeko boluntarioek. Langileak izen-ematera animatzeko, adibidez, soilik ESI...
Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan