Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

29. Osasun Biltzarra: Osasungintza berria? Bere jardunetik ikasten duen osasun-sistema

4.5 Lekukoa berpiztearen arduradun. Emaitzak hobetzen dira?

Egileak: Karlos Ibarguren Olalde, Itsaso Vaqueriza Ituriza, Cristian Fernandez Barreras, Daniel Alonso Moreno, Mario Ernesto Jimenez Mercado

0


Sarrera

Bihotz-biriketako berpiztearen kateak dituen lau katebegietatik, lehen hiruak lekukoaren esku uztea proposatzen dugu emaitzak hobetze aldera. Lekukoak bihotz-geldialdia antzematen jakin behar du, 112ra azkar deitu behar du, osasun profesionalak iritsi artean berpiztea hasi behar du eta desfibriladorea jarri eta bere aginduak bete behar ditu. Azken urteetan osasun zentroetatik kanpora desfibriladoreak agertzen hasi dira, kiroldegietan, zentro komertzialetan, geltokietan batez ere. Gure erkidegoan, ospitaleetatik kanpo 1.961 desfibriladore zenbatu ditugu. Hauetatik 316 Osakidetzaren Osasun Zentroetan daude eta 1645 osasun zentroetatik kanpo kokatzen dira. Desfibriladoreen kokapena aipatutako den arren, geldialdi gehienaknorberaren etxean (% 70) eta kalean (% 17) ematen dira.

EAEn, dekretuz, desfibriladorea erabiltzen duen pertsona ez sanitario orok honen erabileraren berri eman behar dio Emergentziak Osakidetzari. Datu hauei ospitalez kanpo ematen diren geldialdi guztien datuak batuta, lana ahalbidetu duen datu-base bat osatzen dugu.

Helburuak

Lekukoak katebegi desberdinak beregain hartzen dituenean emaitzak nola aldatzen diren aztertzea da lan honen helburua. Zehazki berezko zirkulaziora itzultzean (BEZI) eta garun egoera egokian emandako ospitaleko altan lekukoaren ekintzek duten emaitza aztertuko dugu.

Metodoak

Behaketazko azterketa prospektibo bat da. Bizi-euskarri aurreratua ez den beste lekuko batek ikusitako geldialdiak hiru taldetan banatu ditugu:

  • A Taldea: Lekukoak larrialdi telefonora deitu du baina ez du berpiztea hasi eta ez du desfibriladorea erabili.
  • B Taldea: Lekukoak deia egin du eta berpiztea hasi du baina ez du desfibriladorea erabili.
  • C Taldea: Lekukoak, sanitarioa izan ala ez, berpiztea hasteaz gain, desfibriladorea erabiltzen du.

Hauetako talde bakoitzean berezko zirkulaziora zenbat gaixo itzultzen diren eta ospitaletik, garun egoera egokian, zenbat gaixo etxeratzen diren aztertu dugu. Hiru taldeen artean desberdintasunak ote dauden aztertzeko khi karratua erabili dugu.

 

Emaitzak

2017 urtean 775 berpizte hasi ziren ospitalez kanpo. Horietatik 574 kasutan bizi-euskarri aurreratua ez zen lekuko bat zegoenez, azken horiek izan dira aztertu ditugun kasuak.

 

A Taldea

B Taldea

C Taldea

Batura

 

Kasuak

274 (% 47,7)

194 (% 33,8)

106 (% 18,5)

574

BEZI

59 (% 21,5)

66 (% 34)

34 (% 32,1)

159 (% 27,7)

p < 0,01

Ospitaleko alta

15 (% 5,5)

23 (% 11,8)

14 (% 13,2)

52 (% 9)

p < 0,01

 

Lekukoek desfibriladorea 106 kasutan erabili zuten arren, 89 kasutan lekukoa bera sanitarioa izan zen. Sanitarioa izan ez zen kasuetan, lekukoa ertzaina (2), udaltzaina (2) edo larrialdi zerbitzuekin zerikusirik ez zuen pertsona (13) bat izan zen.

B eta C taldeetan, A taldean baino bai BEZI eta bai ospitaleko alta gehiago zenbatu dira eta desberdintasuna esanguratsua izan da. C taldean ospitaleko alten ehunekoa B taldean baino handiagoa izan den arren, bi talde hauen arteko aldea ez da esanguratsua.

Ondorioak

  • Lekukoen ia erdiak ez du berpizterik hasten. Eskola-curriculumean lehen sorospenen gaia ez egoteak egoera honetan eragin zuzena izan dezake.
  • Gure erkidegoan 1.961 desfibriladore dauden arren, larrialdi sistematik kanpoko pertsonek 13 aldiz besterik ez dute erabili. Datu txiki horren atzean, horien kokapenak eta geldialdiak gertatzen diren lekuak bat ez etortzea egon daiteke.
  • Lekukoak berpiztea hasten duen kasuetan, emaitzak esanguratsuki hobeak dira.

Lekukoak berpiztea hasteaz gain, desfibriladorea erabiltzeak ez du onura esanguratsurik erakutsi gure taldean.


 

Azken Berriak

Ikergazte2025 kongresurako artikuluak bidaltzeko epea urtarrilaren 20an zabalduko dute
UEU-Udako Euskal Unibertsitateak aktolatuta, maiatzaren 28, 29 eta 30ean Bilbon egingo dute Ikergazte2025 diziplinarteko kongresua. Bere helburuak euskal ikertzaile gazteak elkar ezagutzea, goi mailako ikerketa euskaraz egiten dela erakustea, eta ikerke...
Ruben Garcia pediatra euskaltzalea gogoan
"Osatuberri" Osakidetzako euskara-aldizkariaren 74. zenbakia (2024ko azaroa-abendua) kalean da jada. Ale berri honetan, Ruben Garcia Perez Bilboko Txurdinagako Osasun Zentroko pediatra eta OEEko kidea zena gogoratu dute. Joan den azaroan zendu...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan