Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

30. Osasun Biltzarra: Prebentzioa Auzolanean

4.8 IBILERA ABIADURA FUNTZIONALTASUN GALERA ADIERAZLE KOMUNITATEKO EMAKUME ADINDU AKTIBOETAN

Egileak: Javier Ibarbia Jimenez, Igor Lauzirika Aransolo, Izaro Esain CastaƱares, Iratxe DuƱabeitia Usategui, Iraia Bidaurrazaga- Letona, Susana M. Gil Orozko

0


Sarrera

Ibilera abiadura funtzionaltasunarekin erlazionatu da adinduetan1. Horrela, ibilera abiadura geldoa ospitalizazioarekin, mortalitatearekin eta galera funtzionalarekin erlazionatu izan da adindu geriatrikoetan, komunitarioetan edota hainbat gaixotasunetan. Komunitatean bizi eta aktiboak diren adinduetan, aldiz, ibilera abiadurak funtzionaltasun arazoak edo galerak identifikatzeko gai den aztertzen duten ikerketak urriak dira3.

Helburuak

Lan honen helburu nagusia komunitatean bizi diren eta aktiboak diren emakumeen ibilera abiadura aztertzea izan zen eta, emaitzen arabera, abiadura geldoagoa eta arinagoa zutenen aldagai antropometrikoak, funtzio fisikoa eta jarduera fisiko maila konparatzea.

Metodoak

Ikerketa honetan komunitatean bizi ziren eta hirugarren adineko jarduera fisiko programa gidatu batean parte-hartzen zuten emakumeak aztertu ziren (n= 55; 76,6 ± 66 urte). Parte-hartzaileei hurrengo neurketak burutu zitzaizkien: antropometrikoak (pisua, altuera, aldaka eta gerri zirkunferentziak), funtzio fisiko testak (ibilera abiadura (10-m), eskuko dinamometria, arm curl, 8 foot up and go, chair stand eta 6 minutuko ibilera testa) eta Minnesota galdetegi laburtua. Ibilera abiaduraren mediana kalkulatu zen aldagaia dikotomiko bihurtuz. Horrela, parte-hartzaileak bi taldetan banatu ziren: abiadura geldoagoa eta arinagoa zutenak.

Emaitzak

Ibilera abiadura geldoagoa izan zutenen batazbesteko abiadura 1,41 ± 0,15 m/s-koa izan zen eta, aldiz, abiadura arinagoa izan zutenena 1,76 ± 0,11 m/s. Ibilera arinagoa zuten parte-hartzaileek emaitza hobeak lortu zituzten arm curl testean (p < 0,016) eta 8 foot up and go eta 6 minutuko ibilera testetan (p < 0,001). Aldiz, ez zen desberdintasun adierazgarririk ikusi antropometrian ezta handgrip eta chair stand testetan. Era berean, bi taldeen adinean eta jarduera fisiko mailan ez zen desberdintasunik ikusi.

Ondorioak

Komunitatean bizi eta aktiboak diren emakumeetan ibilera geldoagoa zutenek funtzio fisiko baxuagoa izan zuten. Horrela, emaitzen arabera nahiz eta aktiboak izan eta funtzionaltasun altua izan ibilera abiaduraren balorazioak funtzio galera edo arazoak identifikatzeko gai izan daiteke. Informazio hau erabilgarria izan daiteke prebentzioa goiztiarra egiteko.

Bibliografia

  1. Montero-Odasso M, Schapira M, Soriano ER, Varela M, Kaplan R, Camera LA, et al. Gait velocity as a single predictor of adverse events in healthy seniors aged 75 years and older.Gerontol A Biol Sci Med Sci.2005; 60(10):1304-1309.
  2. Peel NM, Kuys SS, Klein K. Gait speed as a measure in geriatric assessment in clinical settings: a systematic review.Gerontol A Biol Sci Med Sci. 2013; 68(1): 39-46.
  3. Brach JS, VanSwearingen JM, Newman AB, Kriska AM. Identifying early decline of physical function in community-dwelling older women: performance-based and self-report measures.Phys Ther. 2002; 82(4):320-328.

Azken Berriak

"Ikerketa-sareak sustatzea da Pediatria Topaketen helburuetako bat"
Apirilaren 3an egingo dituzte XVII. Pediatria Topaketak, Eibarren, Euskal Herriko Lehen Mailako Pediatria Elkarteak eta Euskal Herriko Pediatria Elkarteak antolatuta, OEE-Osasuna Euskalduntzeko Elkartearen eta UEU-Udako Euskal Unibertsitatearen laguntza...
"Osatuberri" aldizkariaren zenbaki berria kalean da jada
Osakidetzak euskara hutsean argitaratzen duen "Osatuberri" aldizkariaren urtarrila-otsaileko zenbakia eskuragarri dago jada. Besteak beste, Gorlizko Ospitaleari BPSO-Best Practice Spotlight Organization programaren barnean eman dioten izendap...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan