30. Osasun Biltzarra: Prebentzioa Auzolanean
4.9 Mutualia Gaztea
Egilea: Veronica GarcĂa Fonseca
0
Sarrera
Gizarte erantzunkizun korporatiboaren barnean, Mutualiak 2016an, “Mutualia Gaztea” egitasmoa sortu zuen, eta 2017ko maiatzean antolatu zuen lehen bisitaldia.
Helburua da 11 eta 13 urte bitarteko ikasleak arriskuen prebentzioaren arloan sentsibilizatzea; EAEko hiru lurraldeetan gure instalazioetara bisitak antolatzen dira, osasun-zentro baten eguneroko jarduna ezagutzeko eta arriskuen prebentzioarekin modu erraz eta hurbilean harremanetan jartzeko.
Helburuak
• Gazteen artean laneko arriskuen prebentzioaren kultura sustatzea, gaiarekin modu erraz eta hurbilean harremanetan jarriz.
• Ezagutza partekatzea lehen sorospenetako tekniketan.
• Mutualiak, EAEko hezkuntzarekin eta gazteriarekin duen konpromisoa indartzea.
• Gizartea gure instalazioetan eskaintzen ditugun osasun-zerbitzuen jarduera hurbiltzea.
Metodoak
Ikus-entzunezko materialen eta tailer praktikoen laguntzaz, gazteek Mutualiaren izateko arrazoia ezagutzen dute, beraien egunerokoan izan ditzaketen arriskuen prebentzioan trebatzen dira, eta ezagutzak eskuratzen dituzte lan-inguruneetan ohikoenak diren norbera babesteko ekipamenduak erabiltzeko.
Larrialdietako Zerbitzuko langileek bihotz-biriketako bizkortzearen praktikari buruzko prestakuntza ematen diete, eta arrisku-egoera baten aurrean jarraitu beharreko jarraibideak jakinarazten dizkiete.
Larrialdi-, kontsulta-, ospitaleratze- eta errehabilitazio-zerbitzuetako arloekin, teknikekin eta ekipamenduarekin dute harremana.
Azkenik, inkesta batekin saioaren gogobetetzea egiaztatzen dugu eta gazte guztiei ematen diegu "Mutuakide" diploma eta oroigarriren bat, eskola-egutegian egun berezi hori borobiltzeko.
Emaitzak
2017ko maiatzean lehen bisitak egin zirenetik, 35 jardunaldi antolatu dira. 9 ikastetxetako 840 ikaslek parte hartu dute. Egindako gogobetetze-inkestaren emaitzak: % 95ek baino gehiagok positibo edo oso positibo gisa baloratu dute bai prebentzio-tailerraren erabilgarritasuna bai bisita osoa.
Ondorioak
Irakasleek adierazi digute egitasmoarekin pozik daudela, bai hezkuntzaren eta bai ikuspegi akademikoaren ikuspuntutik. Praktikak beste helburu garrantzitsu batzuk lortzea ekarri du: batetik, gure bisitariek ondo pasatuz ikastea, eta bestetik, haien kezka eta jakin minak ezagutuz, guk ere ikastea.