30. Osasun Biltzarra: Prebentzioa Auzolanean
5.16 Osasun-profesionalen genero-kontzientzia eta sexismo-mailaren eragina minaren balorazioan
Egileak: Sara Prego Jimenez, Jone Aliri Lazcano, Eva Pereda- Pereda, Joana PĂ©rez Tejada, Ainitze Labaka Etxeberria
0
Sarrera
Sarrera
Hainbat ikerketek adierazten dutenaren arabera osasun profesionalok paziente bat ezberdin
artatu dezakegu emakumezkoa ala gizonezkoa denean. Genero-isuri psikologiko honek
eguneroko zainketetan eragin dezake, morbi-mortalitatean eraginez. Izan ere, Munduko
Osasun Erakundeak (2016) emakumezkoetan desabantailak nabariak direla adierazi zuen.
Hamberg-en (2008) arabera, osasun-sistemaren genero-isuria saihestuko litzateke
profesionalen prestakuntzan eta hezkuntzan esku-hartuz.
Helburuak
Lan honen helburua genero-isuriak esfortzu izan dezakeen eragina aztertzea da. Baita osasun-profesionalen zein ikasleen praktika klinikoan eta curriculum akademikoan
murrizteko esku-hartze esparru espezifikoak biltzea ere.
Metodoak
Literaturaren berrikuspen bibliografiko narratiboa egin da Medline eta Dialnet datu baseetan.
Emaitzak
Emaitzak
Osasungintza eredu androzentrikoan oinarritzen dela aurkitu da, osasun profesionalen
formakuntzan zuzenki eragina duelarik, sexu- esta genero-ezberdintasunekiko hautematea
zailduz eta emakumeen zainketen eraginkortasun maila gutxiagotuz adibidez. Honen ondorioz, prebentzioan eta tratamenduan ezberdintasunak eman daitezke eta osasun-emaitza-okerragoak, konplikazio gehiago, morbilitate handiagoa eta hilkortasun-ratio handiagoa izan daitezke. EAEn adibidez, miokardioko infartu akutua jasaten duten emakumezkoek tratamendu egokia jasotzeko aukera gutxiago dute.
Ondorioak
Genero-isuria murrizteko sexuen arteko ezberdintasun biologikoak errespetatzen dituzten gida kliniko estandarizatuak erabiltzea, osasungoan genero-kontzientzia sustatzea eta genero- ikuspegia osasun-ikasketetan jorratzea gomendatzen da. Baliabide hauen lanketaren ondorioz, osasun sistemaren erabiltzaileen artak hobetzea espero da.
Bibliografia
Bibliografia
Hamberg K. Gender bias in medicine. Women’s Heal. 2008; 4(3):237–243.
doi:10.2217/17455057.4.3.237
World Health Organization. Women’s health and well-being in Europe: beyond the mortality
advantage. Danimarka: WHO Regional Office for Europe; 2016. Eskuragarri:
http://www.euro.who.int/__data/assets/pdf_file/0006/318147/EWHR16_interactive2.pdf?