Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

15. Osasun Jardunaldiak: Adimen Osasuna Oztopoak Gainditzen

JAKOBSON-EN METODOA

Egilea: Ana Kariñena

Txantreako Osasun Zentroa. Iruña.


 BESOEN ERLAXAZIOA

 Etzan zaitez ahal duzun erosoen. Utzi zure besoak zure gorputzaren alde banatan, lasai-lasai. Itxi begiak, lasaitu zure muskuluak ahalik gehiena. Ez erreparatu ezeri ere: bakar-bakarrik nire ahotsa eta gorputzean sentitzen dituzun sentsazioak... Itxi orain eskuineko eskumuturra, bakarrik eskumuturra itxi eta estutu, gehiago estutu. Ohartu zer-nolako tentsioa duzun horrela estutzen duzun bitartean. Sentitu zure eskuineko eskumuturreko presioa, zure eskuan, zure besoan... Orain zure eskuineko behatzak lasaitzen utzi, mantso-mantso, poliki... Erreparatu sentsazioen kontrasteari…

 Orain, egizu gauza bera ezkerreko eskumuturrean. Itxi ezkerreko eskumuturra, gorputzeko beste parteak atsedenaldian dauden bitartean. Estutu gehiago eta tentsioa sentitu... Orain lasaitu... Ohartu zaitez nolakoa aldea dagoen. Desberdintasuna. Ohar zaitez muskuluak nola doazen lasaitzen geroz eta gehiago. Lasaitasuna sumatu. Segi eskuak lasaitzen, besoa gero eta gehiago… Orain be- soak bildu, ukondoak tolestu eta paratu bizepsak tentsioan, indarrez tentsioan paratu eta sumatu sentsazioak.... Ongi dago, luzatu besoak, utzi lasaitzen mantso-mantso eta erreparatu nolako aldea dagoen... Nagusitu dadila lasaitasuna... Ohartu zer-nolako sentzazioak dituzun besoak zurruntzen dituzunean eta lasait- zen dituzunean.

 Orain luzatu besoak, ahal den eta urrutiena eraman nahian bezala, luzatu zure besoak pixka bat gehiago eta senti ezazu tentsio hori.... Orain lasaitu. Itzul daitezela besoak beren onera, postura erosora. Har dezatela atsedena. Ohar zaitez lasaitasunak ematen dizun sentsazio atsegin horretaz.... Utz ezazu zure besoak lasaitzen, gehixeago lasaitzen utzi.... Senti ezazu oraindik gehiago lasaitasun hori.

 

AURPEGIAREN,  GARONDOAREN,  SORBALDAREN  ETA  BIZKA- RRAREN ERLAXAZIOA

 Besoetako lasaitasun hori galdu gabe, senti ezazu zure aurpegia. Bekainak igo, ahal duzun gehiena, senti ezazu tentsioa zure kopetan, lokietan. Segi horrela, mantendu... Lasai itzazu orain, utzi jaisten zure bekaianak geroz eta gehiago... gehiago... Senti ezazu nola leuntzen diren zure kopeta eta buruko azala lasaitasuna nagusitzen doan neurrian... Orain, elkartu bekainak, kopeta ilundu eta zurrundu... askatu orain tentsio hori.... kopeta malgutu pixka bat, gehixeago... Orain begiak itxi eta estutu geroz eta gehiago. Senti ezazu tentsio hori... Lasaitu orain begiak, lasaitu daitezela orain zure betazalak, utzi lasai gero eta gehiago... arrunt ongi... Begiak goiko aldera eraman, goraxeago... Tentsioa bilatuz... eskuinaldera eraman... Gehiago.... Behealdera orain.... Tentsioa sentitu... Ezker aldera orain... Utz itzazu zure begiak atsedenean... Utzi betileak lasaitzen, erortzen... gehiago, gehixeago... Senti ezazu zer goxoa den lasaitasuna... Orain, ezpainak estutu elkarren kontra... Gehiago, gehixeago... Tentsioaz ohartu... lasaitu... pixka bat gehiago, askatu... Mingaina ahosabaiaren kontra paratu... Tentsioa bilatu... Ongi dago, utzi mingaina erortzen eta dagoela lasai... arrunt ongi. Orain hortzak estutu, estutu matel-hezurrak. Tentsioan paratu. Aldi berean, ezpainak irribarre bortxatuan bezala jarri, erosoa ez den tentsio hori, matel-hezurretakoa, masailetakoa, lokietakoa... Askatu aurpegia poliki-poliki, zure matel- hezurrak, zure masailak, zure lokiak… Begira ezazu zein nolako kontrastea dagoen, oraingo lasaitasunaren sentsazio atsegina eta arestiko tentsio nekagarria. Utzi zure ezpainak zabaltzen pixkana-pixkana... Sentitu lasaitasuna zure aurpegian... zure kopetan.... zure buruko azalean.... zure begietan... zure matel-hezurretan, zure masailetan.... zure mingainean.... Gehitzen doa lasaitasuna... Orain, lepoko muskuluei egin kasu. Estutu burua atzeko aldera ahal duzun gehiena eta senti ezazu tentsioa lepoan... Jira ezazu eskuinetara eta sentitu nola jartzen den tentsioa alde hartan... Orain beste aldera… Sentitu tentsioa. Erdi aldera eraman orain eta utzi zure burua atsedenean...

 Arrunt ongi. Bota burua aurreko aldera, kokotsa bularraren kontra zapaltzen duzun bitartean... Sentitu tentsio hori, zurruntasuna. Utzi burua lehengora itzultzen, bila ezazu oraindik ere jarrera erosoagoa eta atsedenean utzi... Ohar zaitez lepoko muskuluak eta garondokoak lasaituak daudela, atsedenean... Senti ezazu lasaitasuna. Zabal dadila lasaitasun hori, hedatu dadila. Orain erreparatu sorbaldei. Utzi erortzen... beherago, arrunt ongi. Sorbaldak bularraren aurrean eraman hurbildu nahian bezala, tentsio hori sentitu, eutsi... Orain utzi atsedenean... muskuluak lasaitu oraindik gehiago... arrunt ongi. Orain, eraman sorbaldak atzeko aldera bizkarra okertzen duzun bitartean, tentsio ez atsegin hori sentitu eta orain, lasai, zure gorputzaren pisu guztia erortzen utziz... Utzi erortzen gehiago... Jaitsi gehixeago zure sorbaldak horrela, arrunt ongi... Senti ezazu lasaitasunaren sentsazio atsegina bizkarreko muskulu guztietan... Utzi zure sorbaldetara zabaltzen... lepora... garondora... matel-hezurretara... masailetara... mingainera... ezpainetara... begietara... kopetara.. lokietara... arrunt ongi.

 

URDAILAREN, BULARRALDEAREN ETA SABELALDEAREN ERLA- XAZIOA

 Sentitu erlaxazioaren eragin erosoa. Hartu lasai hatsa, arnasa. Ohar zaitez nolako lasaitasuna sartzen zaizun arnasa hartzen duzun bitartean... Arnasa botatzean senti ezazu lasaitasun hori. Orain birikak haizez bete-bete egin eta arna- sari eutsi bota gabe 1...2...3... Senti ezazu tentsioa... Orain bota ezazu arnasa poliki-poliki, gutxika, birikak hustu arte. Bultza ezazu urdailarekin ere... Eta eutsi arnasarik gabe 1...2...3...

 Orain arnasa hartu lasai eta gustura... Ikusi nola doazen askatzen bularraldeko muskuluak... Senti ezazu zein atsegina den arnasa horrela hartzea, eroso, libre.... Utz ezazu airea sartzen eta ateratzen libreki, ohartu arnasa horrela hartzen duzun bitartean erlaxazioa sakonagoa egiten joaten dela. Orain sabelaldeko edo urdail aldeko muskuluei erreparatu. Zurrun itzazu, uzkurtu urdaileko muskuluak. Sabelaldea ere estutu. Sabela gogortu. Tentsio horretaz ohar zaitez... eta lasaitu...

 Utzi muskuluak lasaitzen eta kontrasteaz ohartu... Konparatu muskuluen erlaxazioak dakarren sentsazio atsegin hau eta arestiko tentsioa.

 Orain urdaila eta sabelaldea kanpoaldera okertu... Tentsioari eutsi... Ikusi zein atsegina den muskuluak askatzea, eta urdaila eta sabelaldeko muskuluak lasaitzea.

 Jarraitu arnasa normal hartzen, xuabe, eta senti ezazu bularraldea, urdaila, eta sabelaldea ongi izatearen sentsazioa...

 Utzi tentsioa joaten lasaitasuna handitzen doan neurrian... Arnasa hartzen duzun aldiro, ohartu nolako lasaitasuna sentitzen duzun bai biriketan bai urdailean. Lasaitu... Lasaitu gehixeago... Bizkarreko behealdea... Goiko aldea... Utzi lasaitasuna urdail aldera zabaltzen... Bularraldea... Besaburuak, sorbaldak... Besoak... eta aurpegia. Lasaitu alderdi guztiak gehixeago... gehixeago...

 

ALDAKAREN, IZTERRAREN ETA ORKATILAREN ERLAXAZIOA, GORPUTZ OSOARENA IZATEKO

 Orain hankei eta oinei erreparatu. Eraman oinen puntak aurpegi aldera, zangoak bildu gabe, belaunak tolestu gabe eta oinetako tentsioaz ohartu. Orkatiletan... Zangoetan... Izterretan... Ipurdialdera eta aldaka aldera.... Kendu tentsio hori, oinak lehengo posizio erosoan utziz. Arrunt ongi... Senti ezazu nola lasaitzen diren muskulu guztiak.

 Orain ahalik urrutiena luzatu oinak eta hankak, tentsioa sentitu... mantendu... muskuluak lasatu, hankek eta oinek postura erosoa hartzen duten bitartean. Senti ezazu oinetako behatzetako erlaxazioaren sentsazio goxoa... oinak... orkatilak... hankak... izterrak... Ipurtaldeak... Aldaka... Estomaka ere bai... Gerria... Bizkarraldeko beheko partea... lasaitu gehiago… senti ezazu lasaitasuna zure gorputz osoan... Bizkarraldeko goiko aldean... bularraldean... sorbaldak eta be- soak... behatz puntaraino iritsiz. Sartu lasaitasun sakonagoan. Ziurtatu zure lepoan ez dagoela inongo tentsiorik, lepoa lasaitu... Matel-hezurrak eta aurpegi aldeko muskulu guztiak... Segi gorputz osoa lasaitzen.... horrela....lasaitasunamantendu, ongi... arrunt ongi... Arrunt lasai gelditzen ari zara, baina oraindik ere lasaitasun handiagoa lor dezakezu. 10 arte kontatuko dut eta gero lasaitasun handiagoa lortuko duzu... bat...bi... Lasaitasuna handituz doa... hiru... lau... zu- re beso eta hankak arrunt lasaituak nabari dituzu… bost... aurpegiko muskuluak oso lasai eta libre daude... sei... zazpi... garondoa eta lepoa atsedenean eta eroso... zortzi... zure bularraldea, sabelaldea eta urdaila lasai, lasai daude, bizkarra eroso, tentsiorik gabe.... bederatzi... zure gorputza osoa lasai dago, arrunt lasai. Hamar... Arrunt ongi.

 

 

Azken Berriak

Sarean dira "Osatuberri" aldizkariko irakurgai berriak
Osakidetzako euskara-aldizkariaren azaroko hainbat irakurgai daude jada. Horietako batean, Begoña Velasco Bilbo-Basurtuko ESIko Prebentzioko Oinarrizko Unitateko erizainari eta Beatriz Martinez arlo bereko teknikariari hitza eman diete. Osasunbib...
Donostia Ospitalean ere ospatuko dute Euskararen Eguna
Abenduaren 3ko Euskararen Egunaren inguruan, biharramunean, ekitaldia egingo dute Donostia Unibertsitate Ospitalean. Gauzak horrela, hilaren 4an, asteazkenean, besteak beste, Biogipuzkoako adituak izango dira adimen artifizialari eta osasunari buruz hit...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan