Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

19. Osasun Jardunaldiak: Osasun Berrikuntzak

LAGUNTZA DOLUAN

Egileak: Mirentxu Goienetxe , Ainhoa Arburua

Senda


Medikuntzan etengabe gertatzen ari diren aurrerapenek  bizi-itxaropena luzatu dute. Hala ere,urte gehiago bizitzeak ez du beti ekartzen bizi-kalitatea hobetzerik. Gaixo kronikoen  zein tratamentu aringarriak behar dituzten gaixoen kopurua  handiagotu egin  da. Gaixo  haiei  laguntzeak zama emozional garrantzitsua dakar, bai  familiarentzat bai  profesional sanitarioentzat. Zama hori jasateko prestaturik ote gaude osasungintzan lan egiten dugunok?

 Tailer honek kontestu honetan oso sarri gertatzen diren "galerak" eta haien aurrean egiten den "dolu prozesuaren" inguruan egiten du lan. "Bizipenean" oinarritutako tailer hau Gestalt terapeuta biren gidaritzapean antolatu da. Bizipenera edo esperientziara iritsi ahal izateko, erlaxazioa eta bisualizazioa erabiltzen  dira. Pertsona bakoitzak bizitako  esperientziaren ondoren, taldearekin bateratze-lana  egiten da.

 

Bi atal nagusi lantzeko:

 -"Heriotza" tailerra: heriotza hitzaren aurrean gure emozioakzeintzu diren konturatzean  du oinarri. Helburu hau gorpuzteko, sentitzen dugunari izena,kolorea, eta abar ipintzen zaio.

-"Nire barne  galerak" tailerra:  geure  galeren  kontzientzia hartzean

oinarritua. Galera baten aurrean izandako  jarrera aztertzen da: egin dugun horretan zerk balio izan digun eta zerk ez.

 Tailerraren helburu nagusia profesional sanitarioak heztea da, trebetasun eta gaitasunak lor ditzaten, doluan ematen duten laguntza hobea  izan dadin eta, bai familiartekoei eta bai pazienteei eskaintzen zaien laguntza hori zama emozional gehigarria izan ez dadin.

 

Azken Berriak

"Ikerketa-sareak sustatzea da Pediatria Topaketen helburuetako bat"
Apirilaren 3an egingo dituzte XVII. Pediatria Topaketak, Eibarren, Euskal Herriko Lehen Mailako Pediatria Elkarteak eta Euskal Herriko Pediatria Elkarteak antolatuta, OEE-Osasuna Euskalduntzeko Elkartearen eta UEU-Udako Euskal Unibertsitatearen laguntza...
"Osatuberri" aldizkariaren zenbaki berria kalean da jada
Osakidetzak euskara hutsean argitaratzen duen "Osatuberri" aldizkariaren urtarrila-otsaileko zenbakia eskuragarri dago jada. Besteak beste, Gorlizko Ospitaleari BPSO-Best Practice Spotlight Organization programaren barnean eman dioten izendap...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan