24. Osasun Biltzarra: Osasun Hezkuntza
6.2. Diabetearen konplikazioak prebenitzeko formakuntza tailerra
Egileak: Karmele Vicente Tolosa, Olatz Markinez Errazkin, Carla Pavesi Terrazas
Dunboako Osasun Zentroa
SARRERA
Bi orduko tailerrean egiteko dugun asmoa honako hau da: hasieran tailerra sortzearen beharra nondik datorren eta nola hasi ginen azalduko dugu. Ondoren hasieran jasotako datuak aipatuko ditugu bukaerakoekin konparatuz. Tailerrean zer egiten dugun ulertu dezazuen, aste bakoitzean orokorrean egiten den lana azalduko dugu, tailerraren helburuak, metodoak, emaitzak eta ondorioak azalduz.
Bideo baten bidez tailerreko parte-hartzaile baten esperientzia erakutsiko dugu.
Tailerrari amaiera emateko monofilamentuaren eta dopplerraren praktika egingo dugu.
HELBURUAK
- Diabetesari buruzko trebakuntza ematea diabetesa diagnostikatuta duten pertsonei
- Diabetesak eragiten dituen konplikazioak saihesteko egiten diren kontrolen garrantzia ikustea eta zergatiak ulertzea
- Elikadura egokia zein den ezagutzea eta elikagaiak modu egokian aukeratzen jakitea
- Ariketa fisikoaren onuraz kontzientzia hartzea eta praktikan ipintzea
- Oinen zainketei garrantzia ematea
- Gaixoen autonomia sustatzea
METODOAK
Tailerretan erabiltzen dugun metodologia ahozkoa eta idatzizkoa da. Laguntza bezala power point-ak erabiltzen ditugu, baita paperezko dokumentazioa ere, ikasleei banatzen dieguna.
Era dinamikoagoa izan dadin, tailerretan aktibitate praktikoak egiten ditugu; adibidez elikagaiekin. Denon parte-hartzea sustatzeko teknikak erabiltzen ditugu, ideia-zaparradak, eta etxerako lanak ematen ditugu.
Hasiera eta bukaeran inkestak erabiltzen ditugu.
EMAITZAK
- Inkesten bidez ikusten da gaixotasunari buruz zituzten ezagutzak aldatu eta aberastu egiten direla tailerrari esker.
- Tailerren ondorengo kontroletan ikusi da gaixotasunari garrantzia gehiago ematen diotela eta ardura gehiago hartzen dituztelu
- Elikagai-taldeak modu egokian identifikatzen eta konbinatzen dituzte
- Modu osasungarriagoan jaten dute
- Emaitza fisikoak hobeak dira
- Ariketa fisikoak bakoitzaren bizimoduan duen garrantziaz kontzientzia hartzen dute
- Oinak zergatik eta nola zaindu badakite
ONDORIOAK
Emaitzen onurak ikusita esan dezakegu tailerra baliagarria eta beharrezkoa iruditzen zaigula, bai gaixoen autonomia sustatzeko baita beraien ezagutzak zabaltzeko ere.
Taldean lan eginez ikusten dugu kontsultan indibidualki landuz baino emaitza hobeak lortzen direla, betiere bi ekintzak bateratuz.
Tailerrek dituzten onurak ikusita erizainok osasun-hezkuntzan dugun garrantziaz kontzientzia hartu dugu eta horri esker beste gaitzetara zabaltzeko beharra ikusten dugu. Betiere lantaldearen metodologia jarraituz.
BIBLIOGRAFIA
- Guías de práctica clínica
- Guía de educación en diabetes del Hospital de Galdakao
- Dunboako Osasun Zentroko erizainek prestatutako dokumentazioa
- Donostiako Erizaintza eskolako dokumentazioa