25. Osasun Biltzarra: Osasuna eta Kirola
Mugikortasuna nola landu
Egilea: AloƱa Martinez Ariztondo
|
Fisikoki pazienteak adierazten diguna:
· Sorbaldak aurrerantz biribilduak
· Zifosi torazikoa.
· Biraketa eta abdukzio eskapularra
· Burua aurreratua eta kokotsa gorantz
Muskuluak orokorrean bi taldetan bana ditzakegu:
Tonikoak:
o Hauek mozteko joera daukate, tonu gehiegi dutelako.
o Jarreraren arduradunak dira.
Fasikoak:
o Luzatzeko joera daukate, tonu gutxiegi dutelako
TONIKOAK |
FASIKOAK |
· Trapezioa, goiko atala · Eskapularen jasotzailea · Pektoralak · Zerbikal eta lunbarretako bizkarrezurreko zutitzaileak · … |
· Trapezioa, erdiko eta beheko atala · Dortsaletako bizkarrezurreko zutitzaileak · Zerradun handia · Erronboidea, erdiko eta beheko zuntzak · … |
Muskuluetako desoreka honek mugimendu anormalak sortarazten ditu, mugimendu hauek era berean gure jarreran eragiten dute eta azkenik nerbio-sistema zentralaren programazio motorra aldatzen da.
Goi-gurutzatuaren sindromean laburtzen diren muskuluak:
· Pektoralak (handia eta txikia)
· Trapezioa eta eskapularen jasotzailea
Goi-gurutzatuaren sindromean luzatuak dauden muskuluak:
· Erronboidea, zerraduna eta trapezioaren erdiko eta beheko atalak
· Lepoko tolestaile sakonak
Zein da beraz gure ariketa fisikoko programaren helburua?
· Laburtutako muskuluak luzatzea
· Ahuldutako muskuluen tonua berreskuratzea
· Higikortasun artikularra hobetzea
· Jarrera zuzendzea