Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

29. Osasun Biltzarra: Osasungintza berria? Bere jardunetik ikasten duen osasun-sistema

Depreskripzioa: gutxituz gehitu

Egileak: Eulali MariƱelarena MaƱeru, Arritxu Etxeberria Agirre

Osakidetza-Donostialdea ESI


Medikamentuen erabilera, pazienteen osasuna hobetzeko  eta sufrimendua arintzeko medikuek duten baliabide erabiliena den arren, osasun-arazo bat ere bihurtu da egun.

Urteetan efikazagoaren, azkarragoaren, berriagoaren peskizan jardun ondoren, orain primum non nocere printzipioari kasu egin beharra suertatzen zaigu, “lehenengo eta behin, kalterik ez”.

Polimedikazioak, batez ere gehiegizkoa edo desegokia denean, kontrako ondorioen gorakada, tratamenduarekiko atxikimendu txikiagoa, ospitaleratze eta kostu gehiago, eta hilkortasunaren handitzea ere badakar.

Polimedikazioaren arrazoiak anitzak dira: pazientearen adin nagusia, multimorbilitatea, egoera sozioekonomiko ahula, pazientearengan baino gaixotasunetan ardazturiko medikuntza, bizitzaren medikalizazioa, gida eta protokolo oso esku-hartzaileak, eta asistentzia zatikaturik egotea.

Polimedikazio desegokia saihesteko modurik hoberena preskripzio zuhur edo zentzudunaren printzipioak jarraitzea da: medikamentuez harago pentsatzea, pazienteekin batera helburu komunak adostea, tratamendu farmakologikoaren helburua epe luzean eta zentzu zabalean ulertzea, medikamentu berriekin jarrera zuhurra izatea, eta kontrako ondorioak aurrikustea.

Paziente polimedikatu baten aurrean, funtsezkoa da arriskuak gutxitzea, medikazioa aldiro berrikusiz eta egokituz. Hau da, pazienteak osasuna eta bizi-kalitatea hobetzen dituzten sendagaiak hartzen dituela bakarrik ziurtatzea eta tratamendu kaltegarriak, ez-beharrezkoak, ez-eraginkorrak eta hutsalak saihestea. Gutxituz, gehitu.

Lehen arretako kontsultan ohikoa izan daitekeen kasu kliniko bat abiapuntutzat hartuz, preskripzio zentzuduna, polimedikazioa eta depreskripzioari buruzko kontzeptuak eta tresnak lantzea da ikastaro honen helburua.

 

Azken Berriak

XVII. Pediatria Topaketak: matrikula egin eta komunikazioak bidaltzeko epea zabalik
Apirilaren 3an XVII. Pediatria Topaketak izango dira Eibarren. Adituen hitzaldi batzuk egongo dira, interesezko gaien inguruan. Gero, elkarrekin aisialdi-tarte bat izan ostean, bertaratutako pediatra eta erizainek beraien lan eta ikerketak aurkezteko au...
Osasungintza euskalduntzearen aldeko atxikimendu-bilketa abiatu dute
"Euskal Herri osasuntsu eta berdinzaleago baten osaketarako ezinbesteko tresna da osasungintza publikoa, duina eta kalitatezkoa. Eta kalitatezkoa izango bada, euskalduna izan beharko da", diote EHE-Euskal Herrian Euskarazek eta Aintzat osasung...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan