
"Ikerketa-sareak sustatzea da Pediatria Topaketen helburuetako bat"
Apirilaren 3an egingo dituzte XVII. Pediatria Topaketak, Eibarren, Euskal Herriko Lehen Mailako Pediatria Elkarteak eta Euskal Herriko Pediatria Elkarteak antolatuta, OEE-Osasuna Euskalduntzeko Elkartearen eta UEU-Udako Euskal Unibertsitatearen laguntzarekin. Hain zuzen ere, antolaketa-lanetan dabiltzan Idoia Serrano Pejenaute, Oihane Garmendia Zabaleta eta Elene Lejarzegi Anakabe Medikuntzan graduatuak elarrizketatu dituzte UEUren webgunean. Hirurek dute Pediatriako espezializazioa Gurutzetak...

"Osatuberri" aldizkariaren zenbaki berria kalean da jada
Osakidetzak euskara hutsean argitaratzen duen "Osatuberri" aldizkariaren urtarrila-otsaileko zenbakia eskuragarri dago jada. Besteak beste, Gorlizko Ospitaleari BPSO-Best Practice Spotlight Organization
programaren barnean eman dioten izendapena betetzen ditu argitalpenaren lehen orrialdeak. "Osakidetzako zentroari, osasun-arreta etengabe hobetzeko duen konpromisoagatik" aintzatetsi dute erietxea. Bestalde, "Osagaiz" aldizkariak antolatzen duen Osasunaldia osasun...
Osasunaldian entzule gisa parte hartzeko aukera egongo da
Osagaiz aldizkariak apirilaren 10ean egingo du Osasunaldiaren 4. edizioa, UEUrekin eta UPV/EHUko Euskara eta Hizkuntza Plangintzarako Errektoreordetzarekin zein Medikuntza eta Erizaintza, Farmazia eta Psikologia Fakultateekin elkarlanean. Jardunaldi honetara aurkeztu ahal izango dira azken bi-hiru ikasturteetan osasun-zientzietako ikasketen bukaeran aurkeztu diren gradu-amaierako lanak: medikuntza, erizaintza, farmazia, odontologia, fisioterapia eta psikologia. Hain zuzen ere, apirilaren 1era ...

XVII. Pediatria Topaketak: matrikula egin eta komunikazioak bidaltzeko epea zabalik
Apirilaren 3an XVII. Pediatria Topaketak izango dira Eibarren. Adituen hitzaldi batzuk egongo dira, interesezko gaien inguruan. Gero, elkarrekin aisialdi-tarte bat izan ostean, bertaratutako pediatra eta erizainek beraien lan eta ikerketak aurkezteko aukera izango dute. Matrikula zabalik dago. Horretaz gain, topaketetarako komunikazioak bidaltzeko epea ere ireki dugu martxoaren 10a arte.
Argibide gehiago hemen sakatuz.

Osasungintza euskalduntzearen aldeko atxikimendu-bilketa abiatu dute
"Euskal Herri osasuntsu eta berdinzaleago baten osaketarako ezinbesteko tresna da osasungintza publikoa, duina eta kalitatezkoa. Eta kalitatezkoa izango bada, euskalduna izan beharko da", diote EHE-Euskal Herrian Euskarazek eta Aintzat osasungintza euskalduntzeko mugimenduak. Horregatik, EAEko Osasun Itunaren eztabaidan diharduten alderdiei, sindikatuei eta eragileei euskararen gaia lehen lerrora ekartzea eta ondoko zortzi aldarriak barneratzea eskatzen diete.
Aldarrikapenekin bat ...

Miren Altuna Azkargorta: "Kalitatezko loak gure gorputzeko organo eta sistema guztietan du onura"
"Loaren kalitatea narriadura kognitiboaren prebentzioan eta tratamenduan aztertu beharrekoa" azterketaren nondik norakoak jaso ditu Osagaiz online aldizkarian Miren Altuna Azkagortak (Zarautz, 1988). Hain zuzen ere, OEEk urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun BIltzarrean aurkeztu zuen lana zarauztarrak. CITA-Alzheimer fundazioko Maite García Sebastiá, Jon Saldias Iriarte, Marta Cañada Rodriguez, Mirian Ecay Torres eta Pablo Martínez-Lage Álvarez l...

Amaia Mendizabal Olaizola: "Bizitzaren medikalizazioa zera da, pertsona baten sufrimendu arrunta arazo medikotzat hartzea"
"Bizitzaren medikalizazioa" hizpide, urtarrilean Amaia Mendizabal Olaizola Osakidetzako Bidasoako ESIko Lehen Mailako Arretako farmazialariari egin zioten elkarrizketa, Osatuberri.eus agerkari digitalean. Hain zuzen ere, bera izan zen OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren hizlarietako bat. "Min kronikoari aurre egiten" izeneko mahai-inguruan parte hartu zuen.
Osatuberrin egindako elkarrizketa irakurtzeko sakatu hemen...
Abian da Osasunaldia osasun-zientzien gradu-amaierako lanen 4. Jardunaldia
Osagaiz aldizkariak osasun-zientzien gradu-amaierako lanen 4. Jardunaldia antolatu du. Lankide izango ditu UEU eta UPV-EHUko Euskara eta Hizkuntza Plangintzarako Errektoreordetza eta Medikuntza eta Erizaintza, Farmazia eta Psikologia Fakultateak. Jardunaldia 2025eko apirilaren 10ean izango da. Helburua gradu-amaierako lanei ikusgarritasun handiagoa ematea da.
Jardunaldi honetara aurkeztu ahal izango dira azken bi-hiru ikasturteetan osasun-zientzietako ikasketen bukaeran aurkeztu diren gradu-...

Ikergazte2025 kongresurako artikuluak bidaltzeko epea urtarrilaren 20an zabalduko dute
UEU-Udako Euskal Unibertsitateak aktolatuta, maiatzaren 28, 29 eta 30ean Bilbon egingo dute Ikergazte2025 diziplinarteko kongresua. Bere helburuak euskal ikertzaile gazteak elkar ezagutzea, goi mailako ikerketa euskaraz egiten dela erakustea, eta ikerketa horien emaitzak zabaltzea dira. Artikuluak bidaltzeko epea urtarrilaren 20an zabalduko dute. Webgune berrituan aurkituko duzue informazio guztia.
Ruben Garcia pediatra euskaltzalea gogoan
"Osatuberri" Osakidetzako euskara-aldizkariaren 74. zenbakia (2024ko azaroa-abendua) kalean da jada. Ale berri honetan, Ruben Garcia Perez Bilboko Txurdinagako Osasun Zentroko pediatra eta OEEko kidea zena gogoratu dute. Joan den azaroan zendu zen.
Hona hemen Osatuberrin Ruben Garciari eskainitako hitzak:
Profesional konprometitua genuen Ruben. Euskadiko LMAko Pediatriako Elkarteko presidentea ez ezik, Euskal Herriko Pediatria Elkarteko kidea ere izan zen, baita “Hijos de E...

Urtarrilaren 30etik aurrera, "Euskara finduz" ikastaroa hileko azken ostegunetan
COMGI-Gipuzkoako Medikuen Elkargoak “Euskara finduz” ikastaroa antolatu du. Aurrez aurreko saioak urtarrilaren 30etik azaroaren 27ra bitartean izango dira, hileko azken ostegunetan*, 17:30etik 19:30era, COMGIren Urumea auditorioan (Frantziako pasealekua, 12. Donostia). Horretaz gain, urrutitik egiteko aukera egongo da, Teams bidez. COMGIko elkargokideek dohainik izango dute izen-ematea. Euskararen oinarriak zein hizkuntza-maila finkatu eta ohiko akatsak saihestea izango da ikastaro...

Sarean dira "Osatuberri" aldizkariko irakurgai berriak
Osakidetzako euskara-aldizkariaren azaroko hainbat irakurgai daude jada. Horietako batean, Begoña Velasco Bilbo-Basurtuko ESIko Prebentzioko Oinarrizko Unitateko erizainari eta Beatriz Martinez arlo bereko teknikariari hitza eman diete. Osasunbiba proiektua garatu du bertan, osasun-arloko langileen bizi-kalitatea hobetzeko helburuarekin. Osatuberrira joateko sakatu hemen.

Donostia Ospitalean ere ospatuko dute Euskararen Eguna
Abenduaren 3ko Euskararen Egunaren inguruan, biharramunean, ekitaldia egingo dute Donostia Unibertsitate Ospitalean. Gauzak horrela, hilaren 4an, asteazkenean, besteak beste, Biogipuzkoako adituak izango dira adimen artifizialari eta osasunari buruz hitz egiten; egoiliarrek ere poster zientifikoen aurkezpenean lekua izango dute... Halaber, aintzatezpenerako tartetxoa ere izango da: euskara sustatu duten langile-talde batzuen lana azpimarratuko da oroigarri bat emanez.
Euskararen Eguna ospatz...
OEEren Osasun Biltzarraren hitzaldia ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan hitzaldian parte hartu zuten osasun-arloko profesionalek esandakoak aurkituko dituzue ondoko loturetan:
Hitzaldia: "Historia klinikoa euskaraz: beharra eta eskubidea"
Moderatzailea: Itziar Lasa Beitia, familia-medikua
Hizlariak:
- Olatz Perez de Viñaspre Garralda: "Itzulbide: osasun-txostenen itzulpen automatiko neuronala".
https://youtu.be/W5ch4QTIRck
...

OEEren Osasun Biltzarraren ahozko komunikazioen aurkezpenak ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan ahozko komunikaziopen aurkezpenak aurkituko dituzue ondoko loturan:
https://youtu.be/5-9n9WMRQFc
Ahozko komunikazioak:
- 01:45:37 "Heriotza eta doluaren prozesuei buruzko trilogia dokumental baten analisia".
- 11' 00" "D bitamina, botiketatik haratago".
- 18' 24" "Loaren kalitatea narriadura kognitiboaren prebentzioan eta tratamenduan aztertu beharr...

OEEren Osasun Biltzarraren bigarren mahai-ingurua ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan bigarren mahai-inguruan parte hartu zuten osasun-arloko profesionalen hitzaldiak aurkituko dituzue ondoko loturetan:
Bigarren mahai ingurua: "Betiko gaixotasunak polifarmaziatik kanpo"
Moderatzailea: Maitena Urberuaga Ertze odontologoa eta EHUko irakaslea
Hizlariak:
- Ana Urrutia Beaskoa, LIbera-Caren lotura fisiko eta kimiko kentzeko metodologiaren egilea
https://youtu.b...

Sarean da Osasun Biltzarrari buruzko Osagaiz aldizkariaren ale berezia
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean da jada. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenaren ale berezian, urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarrean landutako gaiak aurkituko dituzu, ondoko loturan:
https://labur.eus/Q0exV

Testu laburren lehiaketa antolatu du FEUSEk
Aurten ere euskarazko testu laburren lehiaketa antolatu du FEUSE-Farmazialari Euskaldunen Elkarteak. Gauzak horrela, abenduaren 31ra arte egongo da lanak aurkezteko aukera. Irabazleak 300 euroko saria eta ziurtagiria jasoko ditu. Horretaz gain, "Farmaberri" aldizkari elektronikoan argitaratuko dute testua.
Jarraian lehiaketaren oinarriak:

OEEren Osasun Biltzarraren lehen mahai-ingurua ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzako Osasun Biltzarrera joateko aukerarik izan ez zenutenok astero argitaratuko ditugun bideoetan ikusteko aukera izango dituzue jardunaldian egondako solasaldiak. Aste honetan lehenengo mahai-inguruan parte hartu zuten osasun-arloko profesionalen hitzaldiak aurkituko dituzue ondoko loturetan:
Lehenengo mahai ingurua: "Min kronikoari aurre egiten"
Moderatzailea: Karmele Benito del Valle Ortiz familia-medikua eta EHUko irakaslea
Hizlariak:
- Amaia Mendi...
Osasun Biltzarra: izena emateko
Izena emateko hiru era daude: - Telefonoz: 944 00 11 33, edo
Osasun Biltzarra: Egitaraua
2023ko apirilaren martxoaren 21-22an Donostiako EHUko Santamaria Aretoan emango da. Gaa hauxe izango da: "Osasunarne sustapena guztion ardura"".
OEErekin batera euskara bultzatu nahi?
OEE osasun-alorrean euskara normalizatzen laguntzeko erreferentea da, besteak beste, garatzen dituen ekimenei esker: osasun-biltzarrak, Osagaiz osasun-zientzien aldizkaria, bertso-saio klinikoak, Agote saria, a, etab.