2011ko oinarriak
2011ko Osasungoa Euskalduntzeko Erakundearen
I. topaketak
Hizkuntz politikak osasungintzan
Helburuak
- Osasungintzako hizkuntza politika aztertzea
- OEE kideen arteko harremanak sendotzea
- euskarazko erabilera bultzatzea
- osasun arloko euskarazko produkzioa bultzatzea
Edukiak
Topaketei hasiera emateko gonbidatutako hitzaldi bat burutuko da, parte-hartzaile guztiei irekia.. Dagokion epean, parte hartzaileek euren eginak eta asmo lanak topaketetan aurkeztea proposatuko dute. Topaketetan onartutakoak soilik aurkeztuko dira.
Topaketei bukaera emateko mahai-ingurua antolatuko da, egunean zehar jasotako informazioa elkarren artean eztabaidatzeko.
Metodologia
Topaketetan OEEkideen arteko harremanak bultzatzea bilatuko da, eta horretarako, garrantzi berezia emango zaio:
- aurkezpenetan hizlari eta entzuleen arteko elkarrizketa bultzatzeari
- kafe etenean eta luntxean harremanak egitea errazteko aukerari
- mahai inguru eta eztabaidetan an parte hartzea sustatzeari.
Nori zuzendua
- Osasungintzako langile guztiei.
- Osasungintzako bezeroei.
- Osasun profesionalei eta unibertsitateko ikasle eta irakasleei.
- Sindikatuak eta alderdi politikoei
- Arlo pribatutako osasun zerbitzuei
Matrikulaziorako argibideak
Ikerketa-lanak
Matrikula egitearekin batera kominikazioak aurkezteko aukera ematen da. Ikerketa-lana aurkezteko, lanaren laburpena bidali beharko da eta batzorde zientifikoak onartu beharko du.
Laburpena honela egituratu behar da:
- Lana/lerroaren izenburua
- Lerroko partaide edo lanaren egileen izen-abizenak (hizlariaren izena azpimarratuz)
- Partaide bakoitzaren lantokia (saila/laborategia/zentroa)
- Ikerkuntza-lerroa edo lanaren laburpena [Letra: "Times 12"; Luzera: A4 bat baino gehiagorik ez]
Laburpenak bidaltzeko epea 2011eko azaroaren 10an bukatzen da. Hortik aurrera izena ematen dutenak soilik parte-hartzaile/entzule moduan matrikulatuko dira. Laburpena onartu den ala ez maiatzaren hasieran jakinaraziko da.
Matrikulatzeko jarraitu beharreko urratsak:
- Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
- Matrikularen diru-sarrera egin Euskadiko Kutxa kontu honetan
- Ordainagirian zure izen-abizenak eta honako kodea adierazi: OEE topaketak
- Ikerketa-lerroaren aurkezpena egin nahi baduzu, dagokion laburpena
- iberba
(Matrikulatutakoan konfirmazio mezua jasoko duzu zure e-postan, bertan agertzen dira adierazitako datu hauek ere)