Agote sariak
2 urterik behin Agote saria antolatzen dugu, osasunarekin lotutako hainbat ikasgaietan, euskarazko testuen sormena eta argitalpena bultzatzeko.
Jose Antonio Agote Jemeinek gaztetatik izan zuen kezka euskaragatik. Osasun-arloan euskara bultzatzeko eta garatzeko ahaleginak egin zituen, besteak beste pazienteekin erabiliz, zenbait dokumentu kliniko idatziz, etab. Aitzindaria izan dela esan dezakegu.
Gure elkarteko bazkide izan zen bere sorreratik, ekintza guztietan parte hartuz, beraien antolakuntzan lagunduz eta inguruko profesionalak erakarriz.
Gaixo egon arren, ez zuen oztoporik izan 1999an Donostian "Genetika eta Osasuna" izenburuarekin egin ziren jardunaldien antolatzaile lanetan ibiltzeko.
Hori dela eta OEEn bere izenean sari bat abian jartzea erabaki genuen, berari egin ahal zitzaion omenaldirik onena berau zelako, bere ametsak lortzen saiatzeko lanean jarraitzea.
Sari honek LKSren eta Mondragon Healthen babes ekonomikoa dauka eta OEEk eta hiruron arteko lankidetza da.